Antzerkira merke-merke joateko modu berritzailea

hijosdelangelgorria 1456147634071 hijosdelangelgorria | 2008-10-16 09:42
2

Garestia da gazteontzat ekimen kulturaletan parte-hartzea. Zinema 7 euro, sala batean kontzertu bat ikustea 12-15 euro eta antzerkira joatea 20-25 euro, gutxienez. Honen aurrean, ekimen kulturalen hutsunea gaztetxe eta gazte lokalek betetzen dute kultura merkatuz; eskerrak!

Hala ere, interesgarrienetan sarrera handia ordaindu behar dugu eta horregatik, antzerkira joateko aukera berri bat  dagoela jakinarazi nahi dizuet. 30 urte baino gutxiago izatea da baldintza bakarra.

Hala bada, antzerkia, obra, hasi baino 30 minutu lehenago agertu beharko da Victoria Eugenia antzokian. Eserleku libreak egonez gero 3 EUROREN TRUKE saltzen dizkigute.

Nire neskak aukera honekin Hamlet ikustera joan zen aurreko ostiralean beraz, aprobetxatu!!   Eta zabaldu.  

Harri

Harri 2008-10-24 14:25 #1

Egia esan oso aukera ona da 3 eurorengatik antzerkira edo kultur ekitaldi batera joatea. Nire lagun batek, lehengoan, berdina egin zuen eta 3 euroren prezioan ballet-a ikustera joan zen Victoria Eugeniara.

Halere, pentsatzen dut benetan zerbait ikusteko interesa badezu dirua gordeko dezula sarrera erosteko. ;)

Iñaki

Iñaki 2008-10-24 15:20 #2

Bat nator, bai. Eta Bruce Springsteen bada hilabeteak, ezta? Kar-kar<br><br>


Utzi iruzkina: