Garestia da gazteontzat ekimen kulturaletan parte-hartzea. Zinema 7 euro, sala batean kontzertu bat ikustea 12-15 euro eta antzerkira joatea 20-25 euro, gutxienez. Honen aurrean, ekimen kulturalen hutsunea gaztetxe eta gazte lokalek betetzen dute kultura merkatuz; eskerrak! Hala ere, interesgarrienetan sarrera handia ordaindu behar dugu eta horregatik, antzerkira joateko aukera berri bat  dagoela jakinarazi nahi dizuet. 30 urte baino gutxiago izatea da baldintza bakarra. Hala bada, antzerkia, obra, hasi baino 30 minutu lehenago agertu beharko da Victoria Eugenia antzokian. Eserleku li...