Hanka-sartze handienarentzat...SARIA
Burua behin eta berriz paretaren aurka kolpatuz ikasten dugu. Ikasteko halabeharrezkoa da akatsak egitea, hanka-sartzea, erratzea. Bertutea beraz, esperientzia txar hori zerbait positibo bilakatzean dago. Huts egitean txof geratzen gara baina esperientzia hortatik zerbait ona atera dezakegu beti.
Team academy-ren aurkezpen batera joan nintzen aurreko astean unibertsitatean. Zer den? Ba proiektu berritzaile bat da, berritzailea guztiz. Honen bidez jendearen pasibotasuna eta “funtzionarizatzearen” (funtzionari izan nahi dutenen) joera aldatzea da. Finlandiatik dator proiektu berritzaile hau eta bertan unibertsitate moduko bat daukate. Hogeita piku urteko historia eta team asko sortuta jadanik. Orain gure “gobiernilloak” esperientzia honi bultzada eman dio eta Zamudioko parke teknologikora hedatu da.
Norberak bere proiektua garatu dezakeela da premisa.Guztiok daukagu iniziatiba (lo bada ere) baina falta dena bultzada da. Gehienetan ez gara ausartzen hanka sartuko dugulakoan. Team academykoek badakite hori gertatuko dela baina honen aurrean ez dira larritzen. Hori dela eta, kolpe horri beldurra kentzeko hanka sartze handiena saritzen dute. Azaldu zigutenaren arabera festa eta guzti ospatzen dute gertaera.
Eta askok pentsatuko dute: zer arraio ari da kontatzen? Ba gaur ikaragarrizko hanka-sartzea egin dudala! Gaur euskal edizio digitalak izenburuko artikulua argitaratu dut Berrikin eta hauen artean ez dut Sareko Argia sartu! Akats ikaragarri handia. Artikulua gustatzen zitzaidan. Bertan euskal edizio digitalei buruz hitz egiten nuen, gabeziak eta hobekuntzak aipatuz. Hara non oinarrizkoena ez dut aipatu. Laster eman didate beharrezko belarrondokoa Sareko Argitik. Hasieran, akatsa handia zela ikusi eta barkamena eskatu dut komentario batean. Arratsaldean buruari buelta asko eman ondoren, artikulua kentzea erabaki dut baita erantzunak ere.
Ez dakit ondo edo gaizki egin dudan baina aukeran nituen bideen artean egokiena hartu dudala uste dut. Beste post bat jartzea ez zitzaidan aproposa iruditzen, beste artikulu idaztea ezta...
Dena dela, Team academy teoriara itzultzea gustatuko litzaidake. Hanka-sartze handia izan da eta horregatik hanka sartze handienari saria merezi dudala uste dut. Alta, ikasi egin dut.
Eta Gotzon Carcarrek askotan esan didan bezala: ezagutzen al duzue norbait, noizbait, liburuen bitartez igerian ikasi duena? Igerilekura beraz! Uretara! Blogen itsasora!
Iruzkinak
Iñigo 2008-05-16 00:01 #1
Zorionak Iñaki!

Akatsa paregabea zurea, zeresanik ez horretaz egin duzun irakurketa. Aukeran, zure testua ezabatu gabe nahiago nuke beste artikulu bat egitea, Sareko Argiari buruzko monografiko bat esate baterako.

Egia, perfekzioa, koherentzia: gezurrezko akats inkoherenteak besterik ez, abiapuntuan kateatzen gaituztenean.

Segi gaizki idazten! Laster arte.

Iñaki 2008-05-16 08:41 #2

Mila esker hitzengatik! Hurrengo ostegunerako haako zerbait daukat pentsatuta, a zer moduz ateratzen zaidan! Hanka-sartze handia baina... uretara!!

Iñaki

Utzi iruzkina: