Burua behin eta berriz paretaren aurka kolpatuz ikasten dugu. Ikasteko halabeharrezkoa da akatsak egitea, hanka-sartzea, erratzea. Bertutea beraz, esperientzia txar hori zerbait positibo bilakatzean dago. Huts egitean txof geratzen gara baina esperientzia hortatik zerbait ona atera dezakegu beti.   Team academy-ren aurkezpen batera joan nintzen aurreko astean unibertsitatean. Zer den? Ba proiektu berritzaile bat da, berritzailea guztiz. Honen bidez jendearen pasibotasuna eta “funtzionarizatzearen” (funtzionari izan nahi dutenen) joera aldatzea da. Finlandiatik dator proiektu berritzai...