Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra
Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra (programa eta argibideak dokumentuan) egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian.
Programa irakurrita, zalantza bat sortu zait: zer da gaigabetua izatea? Elbarria edo halako zerbati? Sekula ez dut aditu nik berba hori.
Biltzar horretan, gutxiengo
hizkuntzen erabilera gazteen artean sustatzeko landu diren egitasmo
eta ekintza arrakastatsuak aurkeztuko dira. Europako hainbat
herrialdetako zein gure herriko eskarmentuak
ezagutaraziko dituzte.
Izena emateko antza webgunea dago, baina gaur eta orain ez dabil (www.hezkuntzagida.com/biltzarra).
Iruzkinak
filokolarpea 2008-09-12 19:17 #1
Ea proiektua izenak dioen bezain arrakastatsua suertatzen den!

Gaigabetua dela eta...mihiluzerako aproposa litzatekeen akats horietako bat izango da seguruena. Eta zer esan gurako zuten...ba seguruenik...zure hipotesia zuzena izango da eta elbarri esan gurako zuten...batek daki!

Elejalde 2008-10-15 11:52 #2

Badirudi ez dutela aukeratu terminorik egokiena adierazteko.

Elbarrituez ( edo ezinduez ) dihardute, ingelesezko linkera joanez gero.

Ez da gaia, Kongresuak beste gai batzuez izango da, arrakasta opa, bertan eta egoerari konponbidea emoteko, baina

Gaztelaniaz bereziterik discapacidad(tado) eta minusvalía(do) ren artean.

Ondo izan.

txerra 2008-10-15 15:28 #3
Bai, hala da, ezindu edo elbarri esan nahi omen du horrek. Mila esker, elejalde.

Utzi iruzkina: