Palestinan Intifada, Euskal Herrian matxinada

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2009-01-05 15:18

    Gazako genozidioa, Palestinarren kontrako holokaustoaren beste atal bat (komikia: Tasio, GARA)

Israeleko gobernu sionistak Gaza herrialde palestinarra inbaditu du, eta Israeleko mertzenarioek izugarrizko sarraskia ari dira gauzatzen. Palestinako herritarren hildako kopuruari begiratzen badiogu, esan dezakegu Israelen beste genozidio baten aurrean gaudela.

Euskal Herritik elkartasuna adieraziz, Israeli Boikot kanpaina aurrera eramateko deiadarra egin da.

    Theodor Herzl, ideologia sionistaren sortzailea (1897)

Egun hauetako gertaerek garbi erakusten dute, Sionismoa bazterkerian oinarritzen den ideologia dela: soilik juduentzako izango den Estatu bat sortu nahi zuten, eta kosta hala kosta, beste inolako mugimendurik ez dute onartzen Israleko gobernu sionistan. Palestinengan apartheid eta salbuespen egoera etengabean bizitzera kondenatu dituzte. Inbasio sionistari aurre egiten dion erresistentzia orori, armez eta bonbez erantzuten diote. Gazako genozidioa, palestinar herriaren kontrako gerra amaigabearen beste guda bat dugu. Ankerkeri sionistaren beste kolpe bat.

Israel gupidarik gabe, Palestinako herritarren kontra
Israelgo gobernu ultra-eskuindarra, Gaza herrialdea etengabe bonbardeatzen ari da. Gazako eraikin publikoak, komunikabideak, ONG eta ONUko egoitzak izan dira erasorik handienak jasan dituztenak. Anbulantziak eta ospitaleak ere ez dira libratu erasoetatik.

Bonbardeaketez gain, Gazako lurraldea harresi erraldoi batez inguraturik dago, eta bertan Israelek ezarritako irteerak itxiak ditu. Ondorioz, bertako herritarrek ezin izan dute Israeleko sorturiko gerra honetatik ihes egin. Israelek elektrizitate-hornidurarik gabe utzi ditu, eta bertako ospitaleek gainezka egiteaz gain, medikuntzarako tresna eta botika falta dute. Zeharoko egoera zaila dute Gazako herritarrek.

Eta hau gutxi balitz, Israelgo mertzenarioak Gazako herriak inbaditzeari ekin diote. Herriz herriko gudak sortzen ari dira; beraien arma sofistikatu, tanke eta misilekin dena zartatuz.


    Jada 1000 palestinar hil dira bonbardeaketen ondorioz


Informazio gehiago:
1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15
/ 16 / 17 / 18 / 19 / 20 / 21 / 22 / 23 / 24 / 25 / 26 / 27
/ 28 / 29 / 30 / 31 / 32 / 33 / 34 / 35 / 36 / 37 / 38 / 39
/ 40 / 41 / 42 / 43 / 44 / 45 / 46 / 47 / 48 / 49 / 50 / 51
/ 52 / 53 / 54 / 55 / 56 / 57 / 58 / 59 / 60 / 61 / 62 / 63
/ 64 / 65 / 66 / 67 / 68 / 69 / 70 / 71 / 72 / 73 / 74 / 75
/ 76 / 77 / 78 / 79 / 80 / 81 / 82 / 83 / 85 / 86 / 87 / 88 .

Palestinarren genozidioa gelditu nahiean ekintza armatuak
Ahal duten modura, Israeleko tropen erasoa gelditzeko makina bat kohete bota dituzte Israeleko kolonien kontra. Libanon, Israelen tropek inbaditu zutenean (2006), Hizbullah erakundeak gauza bera egin zuen.

    Gazatik botatako eskuz eginiko kohetea


    Frankotiradore bat soldadu israelen kontra tiro egiten

Lotura interesgarriak:
- Hamasek Israelen soldaduen kontrako ekintza andana bere gain hartu ditu: 1 .
- Palestinako ezker erakundeek ohar bateratu bat plazaratu dute: 1 / 2 / 3 .
- Palestinar Erresistentziari armak eskuratzeko laguntza internazionala falta.
- Foro anti.inperialista Beiruten: erresistentzia eta herrien arteko elkartasuna.
- La ocupación de Gaza marcará en la Amazonia el Foro Social Mundial
- Oraindela 6 hilabete, Estatu espainiarrak 1.551.933 euro balio zituen gerra-armak saldu zizkion Israeleko gobernu sionistari ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 ).
- Kolonbian eta Suezian egin zen bezela, Israelek abiarazi duen okupazio militarra babesteko kontzentrazioa egingo dute Madrilen ( 1 / 2 ).
- Parisko Venezuelako enbajadari eraso diote, Israeleko Gobernuarekin erlazio guztiak moztu dituelako.

Gazte palestinarrak, Israeleko okupazio kolonialaren kontra
Okupatutako beste Palestinako lurraldeeko herritarrak kalera atera dira, Gazako sarraskia salatzeko. Hainbat gazteek, Israelgo militarren aurka matxinatu ziren. Koktelak bota zituzten militarren kontrol postuen kontra, eta patruilen kontra gogor ekin zioten. Harrien eta armen arteko borroka desorekatuak, Palestinako hainbat errefuxiatu guneetara zabaldu ziren.

Enfrentamentu hauetan, makina bat gazte zauriturik geratu dira. Zisjordanian 12 eta 18 urteko bi gazte oso larri daude, polizien balen zauriengatik. Hebronen 15 urteko gazte bat ere hil dute tiroz.








    Palestinako lurralde guztian erasoari erantzuten dabiltz

Israel kultur, irakaskuntza, eta kirol arloan boikot egiteko deiadarra
Palestinako jendarteko hainbat erakundeek bultzaturiko nazioarteko boikot deialdiarekin bat etorri dira Euskal Herriko hainbat erakunde internazionalista: Askapena, Kamaradak, Komite Internazionalistak eta abar. Israeli boikot euskal ekimenak ere, bat egin du mobilizazioekin.

    Segik ere bat egin du boikot kanpainarekin

Hego Afrikako apartheid-arekin egin zen bezela, Israleko istituzio, enpresa nahiz kirol-kulturako ekimenen  erabateko boikota eskatu dute. Urtean zehar makina bat kontzentrazio egin dira boikot hau plazaratzen. Ezagunena dudarik gabe, Euroligan jokatzen duen Macabi (Tel Aviv) saskibaloi talde israledarraren partidetan egindako mobilizazioak dira. Makabik, Gasteizko Baskonia saskibaloi taldearekin makina bat partida izan ditu jada. Kultura arloan,  Euskal Herriko antzoki askotan ibili dira Noa abeslari israeldarra eta Mayumana talde israeldarra. Bata ala besteak, ongi etorriak ez zirela esateko kontzentrazioak egin ziren antzokiaren aurrean. Aurtengo Eurovision musika festibalean, Noa abeslaria izango da Israelgo Gobernua ordezkatzen.

    Yael Artsi artista israeldarraren eskultura bati eginiko pintaketak (+)

Euskal Herriko mobilizazioak:
1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 / 10 / 11 / 12 / 13 / 14 / 15
/ 16 / 17 / 18 / 19 / 20 / 21 / 22 / 23 / 24 / 25 / 26 / 27
/ 28 / 29 / 30 / 31 / 32 / 33 / 34 / 35 / 36 / 37 / 38 / 39
/ 40 / 41 / 42 / 43 / 44 / 45 / 46 / 47 / 48 / 49 / 50 / 51
/ 52 / 53 / 54 / 55 / 56 .

Israelgo produktuak ez erosi
Elkartasun ekintzez gain, Israelgo produktuen ez erosteko boikot kanpaina egin da. Produktuen barra kodean begiratuz, lehenengo hiru zenbakiak 729 zenbakiak badira, Israelen eginiko produktu baten aurrean gaude.

    Elkartasun ekimen inprobisatu ugari izan dira egun hauetan

Israelen eginiko produktu ezagunen zerrenda bat egin da. Hemen dituzue produktu hauetako batzuk.


Mundu guztia Palestinari begira
Israelgo gobernu sionistak, 1000 palestinar erail ditu jada. Hauetatik 300 umeak direlarik. Eta 4000 zauritu daude. Gertakari hauen aurrean, Europako eta Estatu Batuetako gobernarien pasibidadeak, garbi utzi du Israelgo gobernu terroristarekin bat daudela. Genozidio sionista honen aurrean, jendartearen ezinegona nabaria da. Eta honen ondorioz, munduan zehar espero ez ziren salaketak topatu ditugu.

    Espainiako futbol ligan eginiko ekimen bat

Argazkian agertzen den Sevillako jokalariak, egindako salaketagatik 3000 euroko multa ezarri dio  Espainiako Futbol Federazioak.

Fosforo zuria bonbardeaketetan
Komunikabede batzuk zabaldu zuten bezela, Israeleko armadak arma kimikoak erabiltzen ari da Gazako bonbardeaketetan. Al Jazeera komunikabideak "fosforo zuria"ren zauri lazgarriak agertzen diren irudiak zabaldu ditu.


    Al Jazzeera komunikabideak eginiko erreportaia fosoforo zuriaren inguruan

    Gazako gertaerei jarraipen berezia ari da egiten Al Jazzera

Erlazionaturiko albistea:
- Battle of basques (Al Jazzerak Euskal Herriaren inguruan eginiko erreportaia)
- Kontatutako sarraskia: Kanpotik, barrutik edo sarean. Komunikabide bakoitzak bere modura kontatzen du Israelen erasoa (GAUR8)