[ Gazteberri ] ZER JAN, HURA IZAN
Azken albisteak: gazteberri.eus
Gazteberri Aldizkaria • Shareak Kultur Elkartea
Hotzikara
“Zerua ateri eutsiko dio eta izozteak sortuko dira euskal geografiako hainbat lekutan”. Negua iristearekin batera, termometroak behera egin du. Askok elur-egunen zain daude, eskiatzera joateko irrikitan; beste askok, aldiz, egunak zenbatzen negua noiz igaroko den zain. Hau da, bi pertsona mota daude eta bi elikagai mota daude ere bai: hotza gustuko dutenak eta beroa nahiago dutenak.
artikulua | 2020 urtarrila
Super-Tupper
“Aupa Nerea, laguntza eske idazten dizut! Arazo bat dut supermerkatuan. Duela hilabete batzuk erosketak tupper-ekin egiten hasi nintzen. Harategian eta arrandegian ez didate inongo arazorik jartzen, baina urdaitegian bai. Urdaiazpikoa, gazta freskoa… tupper-ean ez didatela ematen diote. Dirudienez, ‘Listeriosia’ da erruduna, eta elikadura-segurtasun arazoa dela diote. Beraz, plastikorik gabe paperarekin soilik ematea eskaini didate. Zer diozu?”
artikulua | 2019 azaroa
(H)Ortzadar
2019ko Pantone-kolorea: Living Coral 16-1546 da. Adituek diotenez, tonua animatua eta ezinbestekoa da, bizitzagatik apustu egiten duena, urrezko ñabardurekin eta energia eta dinamismoa ematen dituzten leuntasun-ukituekin. 2019ko joera gastronomikoen artean, top 10ean, izokina (arraina) da. Kasualitatea ote al da aurten hainbeste goratzea? Eta gero eta arrosa-laranjago saltzea?
artikulua | 2019 urria
Kosk egin!
Nire, zure, bere lehen janaria amaren titia izan zen. Handik gutxira biberoia, ahia, fruitu- edo barazki-purea eta potekoa iritsi ziren. Orain “…-taitantos” dituzu eta murtxikatu gabe jarraitzen duzu. Garaiz ikasteko aukera kendu zizuten eta bere ondorioak ditu. Titia kentzeak mailakakoa izan behar du eta elikagai-sarrera ere. Haginkariari (txintxirrinari) hozkada emateko gai bagara, zergatik birrintzen digute dena? Urtean, bi urteetan, hiru urteetan jostailuei kosk egiten diegu, eta elikagaiak aldiz edaten ditugu. Inboluzionatzen goaz.
artikulua | 2019 iraila
Kaleko jana
«Kaleko animaliei (katuei, usoei) jaten ematea debekatuta dago».
... Do not feed the animals ...
artikulua | 2019 abuztua
Helmuga Kagar
Alemanian, 30 minutu inguru hartzen du “de Repente a Kagar” joatea kotxez, eta ordubete oinez. Bilatu! Bilatu Google Maps-en. Eta zuk, hilabeteak daramazu udako bidaia antolatuz? Ala azken unekoa zara, bat-batekoa? Zarena zarela, ez ezazu izorratu beherako, min edo digestio-mozketa batengatik. Digestio txarrak zure oporrak suntsitzea nahi ez baduzu, adi oharretara.
artikulua | 2019 uztaila
Jogur Pote(o)a
Uda iritsi da! Tenperatura altuek kalekume izatera gonbidatzen zaituzte. Hondartza, igerileku edota erreka egunak dira; eta amaiezinezko gauak. Dibertsiorik ez da falta eta bizitza-ohiturak buruz behera uzten ditu. Enbata dator… Gakoa plangintzan dago. Meal prep edo batch cooking hitzak ezagun dituzu?
artikulua | 2019 ekaina
Txitxi(rio)
“Haragi: txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa” ospatu da Tolosan. Herria jai giroan izan da, toperaino. Izkina bakoitzeko postu bat eta beti, haragia puntu-puntuan. Inor ez da falta izan: abeltzainak, harakinak, sukaldariak… Mundu osotik iritsitako adituek zuzeneko erakustaldiak emateko prest, eta Euskal Herri osoko haragizaleak dastatzeko prest. Basque Culinary Center-ek antolatutako kongresuan, bertako okela goraipatu da, teknika berritzaileak, sektorearen etorkizuna eta animalien ongizatea. Animalien ongizatea? Eta gurea? Gure etorkizuna, zer? Haragi gorria edo prozesatuta jateak ez al du kolon-minbizi arriskua handitzen? Haragi gehiegi jateak ez al ditu osasuna eta ingurumena kaltetzen?
artikulua | 2019 Maiatza
Jaio. Irentsi. Hil.
Elikadura txarrak, tabakoa baino mehatxu garrantzitsuagoa dakar osasunerako.
artikulua | 2019 apirila
Ongi etorriak zarete!
Gure sukaldaritza tradizionalak zenbait urtetan atzera egiten du. Baina urrundu ahala, ohitura zaharrak maiz euskaldunak ez direla, ohartzen gara. Gure arbasoak, emigratu zutenak, maleta hutsarekin abitu ziren Kalifornia, Suitza edo Argentinara; itzultzerakoan, kulturaz kargatuta ekarri zutelarik. Kultura gastronomikoa ere bai: jaki, errezeta eta zentzumen-esperientzia berriez ohartu ondoren.
artikulua | 2019 martxoa
Sorginok planto!
artikulua | 2019 martxoa
#eatrealfood
Elikagai freskoak eta prozesatuak ondo bereizi behar dira ultra-prozesatuetatik. Ez zaitzala engainatu produktuak duen itxurak edota esloganak. Batetik duen bilgarriak, material ekologikoak erabiltzeak ez du esan nahi nutrizionalki osasungarria denik; eta bestetik erabilitako mezuek: naturala, etxekoa, bio… ez dutela ziurtatzen, ez nutrizio-kalitaterik, ezta gutxi prozesatuta egoteak ere. Beraz, eguneroko elikadura jaki freskoetan oinarritu eta gutxi prozesatutako jakiekin osa ezazu. Hau da, benetako elikagaiak (real food-ak) erabilita.
Jarraian, banan-banan bereiziko ditugu.
artikulua | 2019 otsaila
Spoiler
Erosten jakiteak ez du jaten jakitea esan nahi, eta jaten jakiteak erosten jakitea ez du esan nahi.
artikulua | 2019 urtarrila
Lurjale
Behin eta berriz diotsut “Gure elikadura-eredua ez da jasangarria, mauka-mauka Lurra jaten ari gara”. Abenduan esan nizun eta traslazioak bultzatuta, bueltan nator. Den-denak gure planetaz berba egiten dugu, baina inor ez da arduradun egiten. Hori dela eta, The Lancet zientzia-aldizkariak argitaratutako artikuluan, hamasei herriko osasun, nutrizio, ingurune-jasangarritasun eta politika adituek irizpideak bateratu dituzte.
artikulua | 2019 urtarrila
Udazkena
.
artikulua | 2018 urria
Malaletxean
Elikadura lobbya, bi aldeetara aurkitu ditzakegu. Argi izan, edari begetalak ez direla ordezko, baina aukera ona izan daitezkeela zure dieta osatzeko. Eta esnea ez dela beharrezkoa, baina elikagarriz betetako edaria dela. –Orain ez ezazu izorratu kolakaoa gehituz edo dinosaurioak bustiz!–.
artikulua | 2018 abuztua
Jaialdia ahotaraka
Janariaren gaineko monopolioa.
artikulua | 2018 uztaila
Txioka kokorokooo!
Oilo edo oilar? Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Ba oilaskoa, besterik ez.
artikulua | 2018 martxoa
Hasta los huevos!
.
artikulua | 2017 abuztua
Elikatze-iturri
Zu ni bezala, taularen bestaldean geratzen denetakoa bazara, ba al dakizu entzuten duzun musika-mota elikagaien aukeran eragiten duela? Jazzak gozoagatik gustua handitzen du; eta funk edo drum and bass-a gatz eta mingots gustuak.
artikulua | 2017 uztaila
Piramidearen Erorialdia
Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENC-ek osatua) eta osasun sustapenerako balio du. Beraz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon beharko luke! Baina 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria, zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudia eta 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta”; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala!
2017 apirila
Gluten free: sendabide edo gaitza?
Harvard Unibertsitateko Elikadura Sailak, 30 urtez 200 mila pertsona baino gehiago ikertu ondoren, honakoa ondorioztatu du: «Low gluten diets may be associated with higher risk of type 2 diabetes»; hots, glutenarekiko dieta baxuak diabetes tipo 2aren arriskua handi dezake.
2017 martxoa
Din dan don, Eguberri on!
Din dan don, din dan don, Eguberri on! Zorion, zorion, Gabonak gabon! Zein da zure Eguberri-iragarki gogokoena? “Tenemos que vernos más”, ez dakit zein likore zaharrenetakoa; “familiarizados: desconecta para volver a conectar”, brikomania-altzarietakoa; edo “LOL: hacer un chiste sale caro”, Eguberrietako indioilarrik modernoena.
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
Zero
Zeroa edo hutsa minus bat eta bataren artean dagoen digitua da. Zenbaki osoa ote den matematikariek ez dute argi. Dietista-nutrizionistok, aldiz, argi dugu: zenbaki arrunta da; arruntegia merkatuko apaletan. Zenbat zero dituzu sukaldean? % 0 koipeak, % 0 azukreak, % 0 edulkoratzaileak edota triple zero, hirurak batzen dituenak. Bada, horien nutrizio-balioa ere, hutsa.
artikulua | 2018 abendua
Egia egi, ogia ogi
Munduan hamaika datu bitxi daude. Titus, nigeriarra da eta gure ping-pong-entrenatzailea. Pertsona aparta, benetan! Urtero, Buruntzaldea Txapelketaren ondoren gure etxera zetorren bazkaltzera. Historia interesgarri anitz kontatzen zizkigun eta, 10 urterekin, aho bete hortz utzi ninduen bitxikeritxo bat. Hartzitutako arto-morokilak gosaltzeko ohitura dute. Hartzigarri laktikoak zapore garratza inprimatzen diote, jogurtaren antzekoa; eta pudding baten itxura du. Ogi deritzote. Gure oinarrizko ogiak osagai berdintsuak ditu: irina, gatza eta ura nahasten dira, legamia eransten zaio hartzitzeko eta egosi ondoren, prest dugu. Beste bertsio batzuk ere badituzte, etxeko txikiak elikatzeko: basartokoa ogi-baba eta artatxikikoa ogi-gero. Gure hizkuntzak eta kultura gastronomikoak noizbait gurutzatu ote diren, batek jakin! Baina herritik urrun gaudenean, antzekotasunek hurbiltzen gaituzte.
artikulua | 2018 urria
Malaletxean
Zeri deritzogu esnea? Erantzuna hizkuntza edo erakundearen araberakoa da. Elikadura-kodeak dioenez: etxeko eme ugaztun osasuntsu eta ondo elikatutakoen jezte higieniko, erregular, oso eta etengabeko bete-beteko produktua, ez aldatua, ez aizundua eta oritzik gabea da. Beraz, edari begetalak ezin dira legalki «esne» deitu; salbuespena da arbendolekin prestatutakoa Europako Batzordeak erabakita (RG 1234/2007). Euskaltzaindiak, Real Academia Españolak, Académie françaisek eta Cambridge Academic Dictionaryk, ostera, onartzen dituzte: ama-esnea; eme ugaztunen ugatzek jariatzen duten likidoa (ahuntz-, ardi-, behi-esnea…); eta edari begetalak, hau da, landare, fruitu edo hazietatik lortutako zuku zuria, bere antzekotasunagatik.
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
Janariaren gaineko monopolioa
Ez da lehenengo aldia izan eta ez da bakarra izango. FACUA Euskadik, BBK Live jaialdiaren antolatzailea salatu du berriz ere. 2016an cashless eskumuturrekoen xahutu gabeko dirua ez zielako itzuli bi euro baino gutxiago zutenei, eta euro bat kobratu zietelako beste guztiei –inposatutako zerbitzuaren kudeaketa-gastuengatik–. Aurten, berriz, salaketa kanpoko janaririk eta edaririk ezin zelako sartu jaso dute. Esan bezala, ez da arazo puntuala! Jaialdi gehienek abusuzko klausulak dituzte: hau da, eskubide eta betebeharren arteko desoreka sortzen da. Bidezkoa al da?
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
Fur-bola
Errusiako Mundiala hasi da. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek, 25 kilo lodituta, bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen du; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako. Beraz, hiru hilabetetan, gutxi gorabehera, soberako 175.000 kaloria jan zituen helburua lortzeko, hain zuzen ere partida bakarra ikusteko. Dioenez, sasoian mantendu zen egunero igeri eginez. Baina bat-bateko pisu igoera ondorio larriak dakar, gaixotasun kronikoak bitarteko, askotan itzulezinak direnak. Sindrome metabolikoa, hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, apneak… Ez dut uste haren ekintza gogoangarriak zekartzana benetan zekienik, baina bere osasuna zaharberritzea pentsa dezala espero dut. Furfuriak noraino eraman diezazukeen, furbolaren bitxikeriak. Egia esan, berriak jokoz kanpo utzi ninduen.
artikulua | 2018 ekaina
Plisti-plasta plastiko!
Plastikoaren aroan bizi gara. Materiala xaflakorra da eta pisu arinekoa, gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. Elikadurari dagokionez, gehiegi erabiltzen da: erosteko poltsak, produktuen bilgarriak eta etiketak, ur-botilak, tapoiak, lastotxoak, film plastikoa… adibide dira.
artikulua | 2018 maiatza
(Min)Bizidun Gosaria
Duela hilabete gutxi, “break-fast otordu arriskutsua!”-ri buruz aritu nintzen; gaur gosariak jomugan daude berriro ere. Nolakoa da zurea? Minbizidun edo bizidun gosaria?
artikulua | 2018 apirila
Smart drinks, energy gazte
Jarabe zaporea duten arren, urtero jarraitzaile sutsu gehiago dituzte. Nerabe eta gazteen % 68k egunero edaten ditu. Baina zer dira edari energetikoak? Freskagarri bizigarriak! Ura, karbohidratoak, kafeina, aminoazidoak, bitaminak eta, zenbaitetan, sendabelarren estraktuak dituzte. Horrela esanda, superfood dirudite. Baina, inondik ere ez.
artikulua | 2018 otsaila
Mozorrotutako zomorroak
Inauteri garaia da, paganismoan sustraitutako jaia. Hego Euskal Herrian debekuak galzorian jarri zuen baina, urte batzuk maskaratuta ospatu eta gero, gure egunerarte iritsi da. Jatorria zeltiarra liteke, hala ere, kultura, erlijio eta ohitura anitzen eragina du. Carnival edo carnaval hitzak, festa izendatzeko erabiliena, kristautasunaren eragina du eta haragia jateko debekuari erantzuten dio. Bizkaiko herri askotan aratuste deritzote. Nutrizio-ikuspuntutik, haragi-kontsumoa murriztea idea ona da; bereiziki, prozesatuta daudenak. 2015ean alarma jo zuenetik, kontsumoa murriztu egin da bai, baina gutxiegi: urteko kontsumoa pertsona bakoitzeko 50kg inguru dira, oraindik.
artikulua | 2018 urtarrila
Andrea edo ar-antza
Jaio bezain laster etiketatzen gaituzte: pisua, altuera, neska –gurasoei zorionak!–. Zuri, aldiz, arrosa-koloreko bizitza egokitu zaizu: neskato-arropa (soinekoak, begiztak) eta jostailuak (panpinak edo “andra-kilak”, etxeko-tresnak, printzesa jantziak). Nerabezaroan okerrera doa. Inork ez zizkigun pubertaroak ekarriko lizkigukeen aldaketak ondo azaldu: pubiseko biloak, titien handitzea, hilerokoa… Ez! Ipurdia ez zaigu bat-batean handitzen, beraz, ez gara loditzen; mokor-hezurra zabaldu eta koipez pilatzen da, bai, baina izateko arrazoia du: umetokia prest utzi. Zure aro emankorrak hasiera eman du; hain gazte eta emakume bihurtu zara. Askok ondoeza jasan dugu “neskatasunerako” iragatean (beldurra, lotsa, nazka). Aurrerantzean, gizarteak azterturik sentitzen gara.
artikulua | 2017 abendua
Break-fast otordu arriskutsua!
There are two kinds of people: goizean goiz jaikitzen direnak gosaltzeko; edo iratzargailua itzali eta beste bost minutu lo egiten dutenak. Zu zeinetakoa zara?
artikulua| 2017 azaroa
Elikadura hedabideetan
Euskaltegian hasiberria naiz C2 euskara maila lortzeko: EGAtik gorako maila da, hizkuntzaren ezagutza sakona egiaztatzen duena. Azterketak hiru atal ditu: ulermena (entzumena eta irakurmena), idazmena eta ahozko probak; azkeneko biak, ikasturtean zehar landutako proiektuan oinarritzen dira. Beraz, gaurko honetan zuen laguntza behar dut, etxekolanak ondo burutzeko. Elikadura hedabideetan aztertzea da nire lanaren helburua.
artikulua| 2017 urria
Hasiberriak
Urria iritsi berria da, hasiberria zara unibertsitatean. Han, hiru ikasle-mota bereiz ditzakegu: errepidean joan ta etorri bizi direnak, “mugi”-ak; ikastetxe nagusi edo ikasle-egoitzan lehenengo urtea igarotzen dutenak, “hasiberri”-ak; eta zuzenean pisukideak bilatu eta elkarbizitzan hasten direnak, “ausarta”-k¬. Ordu anitz etxetik at, familiarengandik urrun. Bizikidetasuna ez da batere erraza, etxe-zereginak handi datozkizu: ohea goizero egin atondu, arropa jaso, garbiketa orokorra egin, birziklatu, zaborra jaitsi, harrikoa egin eta jatorduak prestatu. Jada, gurasoen mira duzu! Kideen eragina nabarmen da, estutasun ekonomikoa ere bai, eta janaria prestatzeko trebetasunik eza bereiziki sumatzen da; hau guztia, elikadura-ohituretan eragin zuzena du.
artikulua| 2017 iraila
Elikatze-iturri
Zer dute komunean Joss Stonek, Tina Turnerek, Joey Ramonek edo Kurt Cobainek? Musikariengan elikaduraz gutxi hitz egiten da. David Bowie, Michael Jackson eta The Beatles begetarianoak ziren; Avril Lavigne bihurria, Green Day edo Red Hot Chili Peppers kantari-maltzurrak, eta Rage Against The Machine rap-metal taldekoak ere bai. Den-denak, bere alde adeitsua dute.
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
L(R)esaka
Iritsi da uda Euskal Herrira! Eta bero-boladarekin batera herriko jaiak datoz: San Joan suak, San Pedro —nire herrikoak—, Jazzaldiak, Maddalenak, San Fermin, Karmengo jaiak, Saninaziyuek, Xanistebanak, gazte festak, Andra Mari, Aste Nagusiak… parrandan ikasturte berria iritsi arte!
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
Modak dakarrena… Glu-glu
Glutenarekiko intolerantzia edo jasanezintasunik ez baduzu, “glutenik gabe jateak osasunerako onura osasuntsu duenik ez du ziurtasun zientifikorik“; biztanleriaren % 2k arrazoi medikoak ditu hartarako, baina % 10ak gomendio horiek jarraitzen ditu. Urteak daramat dieta horren ondorioez ikastaro eta kongresuetan ohartaraziz; ahozabaltzat ninduten. Zehazki, duela hiru urte, 2014ko martxoan, Gluten Intolerantzia artikulua argitaratu nuen Gazteberrin; pisua jaisteko era osasuntsua glutenik gabeko dieta egiteko moda kritikatuz. Gaur, azkenik, zientziak arrazoia eman dit: ez du inongo zentzurik. Guruentzako mezua: zuen foodie-blogetatik jada gomendioa baztertu dezakezue.
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
Echo Boomers
1980 eta 2000. urteak bitartean jaio zinen? Bada, orduan Echo Boomer-a zara. Seguruenik jada desagertu diren Boom-Boom-Boomer txikleez oroituko zara, baina ez du haiekin zerikusirik. Echo Boomer hitzak baby-boom belaunaldiko seme-alabak definitzen ditu. Planifikatutako lehen seme-alabak -itxarondak, desiratutak-, gehiegi babestuta eta ugaritasun handian hazita. Gaizki hezitako, mizke hazitako, alferrontzi, nartzisistak… ditugu emaitzat. WTF! Hori atzerakoiek diotena da. Zer mania! Beti guztiak berdin etiketatu nahian dabiltza! -#bereziakgara-.
artikulua | 2017 otsaila
Gantzak dantzan
“Tómate un respiro. Toma un…” edo “Leche, cacao, avellanas y azúcar” entzun bezain pronto, iragarritako produktuak burura datorkizkizu. Mota horietako produktuak izan ziren polemika mukia piztu zutenak. Elkarren arteko antzik al dute? Azukrea, landare-koipea, kakao eta esnea, oinarrizko osagaitzat. Stop! Etiketatzeak aldaketak izan ditu. 2014. urtearen amaieratik olio eta koipeen jatorri botanikoa zehaztu behar da (palmondo-gantza, kasu horretan). 2016. urteko abendutik nutrizio-informazioa ematera behartuta daude: koipe eta gantz-azido aseetako erabateko kopurua, eta hidrogenazio mota (partzial edo erabatekoa den); hala ere, trans gantz-azidoak (kaltegarrienak) salbuetsi geratu dira.
artikulua | 2017 urtarrila
Urte berritsu ON
“2016. urteko nondik norakoak: zapatila berri batzuk erosi nituen, gimnasiora apuntatu, nahiz eta lehen egunetan soilik joan; ez dut nire ingeles-maila hobetu; whatsapp-ean murgilduta bizi naiz; aurten ez dut libururik irakurri; azterketa-garaian baino ez dut ikasten; aurreztea pentsatuta neukan baina… aitzakiaren bat nuen!; eta alkohola eta dietarena, iruzkinik gabe utz dezagun”.
artikulua | 2016 abendua
EaTTrend
Noiz izan zen zure lagunekin bazkaltzeko edo afaltzeko geratu zinen azken aldia? Ostegunean? Aurreko asteburuan? Gosaria, hamarretako-hamaiketakoa, bazkaria, askaria-merienda eta afariak demodé daude. Gaur egun, brunch, drunch eta brinner-ak modan daude. Ingelesetik hartutako terminoak dira baina, gure kaleetan oso barneratuta daude berritzaileenen artean, behintzat. Ez dakizu zeri buruz ari naizen?
2016 azaroa
EKOzientzia
«Klima aldatuz doa. Elikadura eta nekazaritza ere bai» da aurtengo Elikaduraren Munduko Egunean erabilitako leloa. Tamalez, egun hori ospatzen jarraitu behar dugu; 1000 milioi pertsonak gose direla erreibindikatzen jarraitu behar dugu. Ba al dakizu horrek zer esan nahi duen?
2016 urria
OBsESiO
Goizeko zazpiak, gaizki fokuratutako astelehena. Asteburu on baten ostean, makarrak kentzea zaila da. Dutxa, gosaria eta lanera. Lehen kontsultan: egunero laranja zukua hartzen dut, naturala noski!; bigarrenean: azukrea utzi eta sakarina erabiltzen hasi nintzen, estevia naturalena dela ohartu nintzen arte!; hirugarrenean: esnekiek mukiak sortarazten dituzte, beste ugaztunen esnea hartzea naturala ez delako, ezta?...
2016 iraila
Be local, eat local
Higadura askoko egunak izango dira: lehen olatuak hartzeko goiz esnatu, hondartzarik onenak surfean aritzeko eta berritasunen bat edo beste; errendimendua maximizatu beharko dugu.
artikulua | 2016 uztaila
Zurito-Tour
Euskadin indarrean sartu den Mendekotasun Lege berriaren baitan ezin da alkohola saldu kirol-ekitaldietan baina kirola eta alkoholaren arteko lotura haratago doa.
artikulua | 2016 ekaina
Ihesi noa
Dena galdu dutenean, siriar errefuxiatuek erantzun azkarra ematen dute: “We don’t need food. We need future”.
artikulua | 2016 maiatza
You Tuber-kulu
Telekomunikazio enpresen aurretik, elikadura-markak dira sare sozialak gehien erabiltzen dituztenak.
artikulua | 2016 apirila
Superfood
Superfood baten atzean gaixotasunak saihestu, zahartze prozesua atzeratu, erabateko desintoxikazioa lortu eta gorputzaren birmoldaketa ziurtatzen duen super-ikerketa bat izaten ohi da.
2016 martxoa
Paregabea naiz
«Lerro hauen bidez osasuna erreibindikatu nahiko nuke. Gizon eta emakume errealak behar ditugu; ederrak gara akastunak garelako».
2016 urtarrila
Hondakinik onena, sortzen ez dena!
Urtarrileko maldan buru belarri sartuta gauden une honetan, modu errazean 1000 euro irabazteko aukera eskaini nahiko nizueke. Ondo ezta? Ez da kriston dirutza baina, tira! zeozer egin ahal izango duzue diru horrekin. Adibidez, zuk zeuk zertan gastatuko zenuke kopuru hori? Agian, lagunekin bidaiaren bat egiten? Ordanagailu berri batean? Hipoteka/alokairua ordaitzen? Berehala gastatuko zenituzke ala aurreztuko zenituzke?
artikulua | 2016 urtarrila
Gabon-Off
Gabonetan politikak elikadurari eskaintzen dion arretaren inguruko hainbat galdera etortzen zaizkit burura.
artikulua | 2015 azaroa-abendua
Labe-zomorro
Intsektuak gure elikaduraren oinarria izango al dira etorkizunean?
artikulua | 2015 iraila-urria
Gezurrezko hitz-jario koipetsuak
Gure lurrak eskura uzten dizkigun elikagaiak gozatzen ikasi beharko genuke.
artikulua | 2015 uztaila-abuztua
% 0,0-dun
Bartzelonan ospatutako #FreeFromFood-etik iritsi berria naiz. Bi urtez behin ospatzen den expo honetan, mundu-merkatuko ‘gabe-dun’ produktu guztiak aurki daitezke: alergeno-rik gabekoak (glutena, esnea, fruitu lehorrak, soja, arrautza…); legamia edo gari-rik gabekoak; kaloria, azukre, gantz, trans-gantz edo gatza-rik gabekoak; beganoa, GEO-rik gabekoak (genetikoki eraldatutako organismoa); gehigarririk gabe eta itzultzailearen erbikume barregarriren batengatik, preserbatibo-barik ere bai (benetan, kontserbagarririk gabeko produktuak igorriz).
artikulua | 2015 maiatza-ekaina
Eguzki-eklipse
Goizero begiak zabaldu, zure gorputza sukalderaino arrastaka daramazu, ta kafea prestatzen duzun bitartean irratian: «fronte hotz batek, zaparrada giroa eta tenperaturaren beherakada dakar»; berri txarrak, datozen egunetarako euria iragarri du Euskalmetek. Beste behin, egun grisak Euskadin !! Sare sozialak ireki ta eguna ez du hobera egingo: «Ez dut onartuko, grisa kolore itsusitzat, egunon»; «Zure eguna grisa hasten badu, kolorez bete ezazu»... esaldi motibatzaileak alde batetik eta bestetik. Benetan, uste dute?
artikulua | 2015 martxoa-apirila
Egutegia berriztatu
Oso akats ohikoa da eguberrian egindako gehiegikeria guztiak hamabost egunetan konpondu nahi izatea.
artikulua | 2015 urtarrila-otsaila
Black Friday… Ohitura
Black Friday egunak hasiera ematen dio eguberriko kontsumismoari baina gureak egin behar al ditugu Estatu Batuetatik etortzen zaizkigun ohiturak?
artikulua | 2014 azaroa-abendua
Hil arte, bizi
Hildakoen gaua edo eguna ospatzen dugu hil honen hasieran, Halloween delakoa, alegia. Baina ba al zenekien 'jai' honek lotura estua duela janariarekin?
artikulua | 2014 iraila-urria
Zu-shi
Munduan zehar dieta osasuntsuenak bilatu ezkero, «japoniarra» eta «mediterraneoa» ditugu. Ikerketen arabera, japoniarrek kardiobaskular-hilkortasun indize baxua dute: arraina eta barazki anitz kontsumitu, eta haragi eta euren grasa saturatu gutxi, kontsumitzen dituztelako.
artikulua | 2014 uztaila-abuztua
Zupadaz zupada, mauka-mauka asetu
Ez dakit gaizki jatea erretzea baino hobeto edo okerrago izango den, baina ondorioak partekatzen dituzte.
artikulua | 2014 maiatza-ekaina
Gluteo intolerantzia
Orain zeliakoa izatea modan dago. Nork uko egin lezake Victoria Beckham, Lady Gaga, Miley Cyrus edo Novak Djokovic-ek bezala jateari? EEBBetan eta hainbat kirolarien artean glutenik gabe jatea modan jarri da.
artikulua | 2014 martxoa-apirila
Ez haragi, ez arrainik
Zergatik maite ditugu txakurrak, jaten ditugu txerriak eta janzten ditugu behiak? Bakoitzaren moraltasunaren arabera, galdera honek egunero jaten duguna birpentsatzea eragingo digu.
artikulua | 2014 urtarrila-otsaila
Bizilagunak
Kalekume dira, herri desberdinetatik iritsi dira, kultura desberdinekin. Bere bizkar-zorroetan zapore ta kolore berriak dakartzate; mundua partekatzeko asmoz. Hala ere, ez ditugu beso zabalik hartzen. Horregatik, lerro hauen bidez, SOS Arrazakeriaren ekimena txalotu nahi dut!! Urtero ehunka lagun batzen ditu, hemengoak eta hangoak, mahaia eta mahai-zapia parteka ditzaten. Baina hemen berria den gauza bakarra formatua da.
artikulua | 2013 azaroa-abendua
Luzarora, gozoenak garrazten du
Noizbehinka, begietatik jan dezakegu, sofan etzanda, txokolate-iragarkiren bat ikusten dugun bitartean; sudurragatik jaten dugu ere, ogi-berri labekatutako lantegi batetik pasatzerakoan; “gose”izan gaitezke, goserik ere ez izanda; baina organorik gozozaleena, garuna da. Txikitxoa den arren (batzuetan, beste batzuetan baino gehiago), energiaren % 25a gutxi gorabehera kontsumitzen du, eta hori, glukosaren bidez egiten du. Iturririk eraginkorrena karbohidratoak direnez, “haren oharra hartzen dute” elikadura-enpresek.
artikulua | 2013 iraila-urria
Izozkirik gabeko uda… udazkena
Udako ohiko beroarekin batera kanpoko aisiari denbora gehiago eskaintzen diogu. Honek gure elikadurari eragin diezaioke? Bai noski! Noizean behin hoberako eta gehienetan txarrerako. Gure ohiturak aldatzea halabeharrezkoa izaten da: otordu gutxiago, aparteko mokadu eta pintxoak, soberako garagardoren bat, gauak luzeak eta goizlaburragoak… Baina, zer izango litzateke gehiegikeriarik gabeko uda?
artikulua | 2013 uztaila-abuztua
#TT, Tolerantzia Testak
Nola??!! Oraindik Elikadura-Sentsibilitate Testarik (EST) ez duzula egin? Eta zeren zain zaude? Hauek ekonomikoki zu odolusteko, baliotasun medikorik gabeko proba dira eta!! Bai, ondo irakurri duzu, ez dute ezertarako balio!!
artikulua | 2013 maiatza-ekaina
Erosketak di-da batean!
Nahiago dituzu samur eta gozo, ala gatzdunak? Hobeto itxura gogor-gogorrekoak? Edo agian, zertxobait helduagoak? Akaso tamaina onekoei botatzen diezu begia? Behin edo behin, hemengoak probatu al dituzu? Krisian direla diote beti, behin baino gehiagotan agorte gogorrak jasatzen dituztela ere bai… Baserritarreko produktuez dihardut. Bertakoak probatzea gomendatzen dizut, organikoak dastatzea, sasoikoak… jada ez dira “hippien” kontuak!!
artikulua | 2013 martxoa-apirila
250 zaldi potentziako hanburgesa
Duela urte batzuk, aspaldi ez esatearren, eta Dietetika ikasketak amaitzen ari nintzela, nire gelakide bati (“Txemita-ri”) bapatean azalean urtikaria azaldu zitzaion. Medikuarengana joan eta gero, haren diagnostikoa harri eta zur utzi gintuen: zaldi haragiari alergia zion gure Txemitak. Non demontre jan izango ote zuen halakorik? Erantzuna geroxeago.
Istoriotxo hau bururatu zait, azken egunotan dugun polemikarekin. Antza denez, zaldi haragia erabili ohi da aurrez prestatutako jakietan (hanburgesa, lasagna…), etiketetan behi haragia dela jartzen duen arren. Ekonomia-gezurra da edota osasun-iruzurra?
artikulua | 2013 urtarrila-otsaila
Pote gutxiago eta pintxito gehiago
Krisia, krisia eta krisia… Benetan krisi existentziala dena euskaldunon ligatzeko era da!
artikulua | 2012 azaroa-abendua
Krisialdian, hizki zopa
Krisia pil-pilean dago “bakailaoari buruz hitz egingo bagenu bezala”; baina zoritxarrez ez da hainbeste gure gustukoa, "piperminez josita prestatuta egongo balitz bezala".
artikulua | 2012 iraila-urria
Udako aje tipikoa
«Parrandara joan aurretik gomendagarria da sabela ondo betetzea, tripako mina saihesteko eta alkoholaren xurgapena moteltzeko».
artikulua | 2012 uztaila-abuztua
Ai ama! Nire aurpegiak paella dirudi!
Zu eta bion artean, arrunta da nerbioek pikor gogaikarriren bat loratzea hitzorduren baten eraginez.
artikulua | 2012 maiatza-ekaina
Iruzkinak
Utzi iruzkina: