Erreportari Gazte Sariaren edizio berrirako lau orduko ikastarotxoa jasotzen ari dira DBH 4.mailako ikasleak, Andoainen. Lehen egunean galdeketa egin zen ikasleen artean, besteak beste, ikasle bakoitzari nor elkarrizketatuko lukeen edota zein gairen inguruan egingo lukeen erreportajea galdetu zitzaion.Askoren artean bada gai bat ikastetxe ezberdinetako ikasleen artean agertu dena: Gazteria, eta gazteriari dagozkion arazoak. Horietaz klasean jarduterakoan "Andoainen guretzat ez da ezer egiten, ez dago ezer" kexatzen dira. Egia ote aisialdirako aukerarik ez dagoela 14-16 urte bitartek...


2010-III-05 | Andoaingo Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Lansailak herriko hiru ikastetxeekin batera kazetaritza eta komunikazio tailerra martxan jarri du, bigarren urtez jarraian. DBHko Aritz Altuna, Axel Garcia, Sara Gomez, Nahia Madinabeitia, Leire Montero, Maialen Oiarzabal, Nerea Ormaetxea, Naiara Sarasua eta Jon Jauregi ekimenean parte hartzen ari diren ikasleak dira. Kazetari lanetan ipini eta Jose Otxoa-Aizpurua Euskadi Gazteako esataria elkarrizketatu zuten. Herrian bertan elkarrizketatu zuten, Urigain Kultura Etxean hain zuzen. JONE OTXOA-AIZPURUARI ELKARRIZKETA And...


Andoainen Kazetaritza tailerra martxan dagoen bitartean, Erreportari Gaztea Sarirako lanak aurkezteko ikastaro txikia jasotzen ari dira DBHko 4.mailako ikasleak. Zeregin horretan Aiurriko Jon Ander Ubeda ari da. Aurreko astean Aita Larramendi Ikastolan aritu zen, aste honetan La Salle Berrozpe ikastetxean ari da eta hurrengoan Leizaran ikastetxean arituko da.Aurtengoan gainera berrikuntza nagusia dago: Lanak aurkezteko eta saritzeko egutegia aurreratu egin da. Udaberrian aurkeztu beharko dira erreportajeak, eta aurkeztutako horien guztien artetik onenak sarituko dira ikasturtearen amaieran....


Lost in Bilbao

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-08-31 23:08

Lost in Bilbao, astean behin grabatzen den programa da. Hurrengo asteetako Bilboko hirian ematen diren ultur ekintzen berri ematen du. Musika, antzerkia, dantza, zinea, artea, diseinua... Kulturaren alde guztiak saiatzen dira batzen, beti bilbotarrekin eta bere hiriarekin zerikusia ahal izan badute. Saio hau, sarean aurki dezakegu bakarrik, lostinbilbao.tv webgunean. Youtube-ko klip honetan, programa hau gauzatzen duten kideei eginiko elkarrizketa ikus genezake.   Bertan, Ruben Sanchez, saioko zuzendariak, hasiera batetan Lost in Bilbao helburu finkorik gabe jaio zen proiektu bat bez...


gazte martxa

zingira 1456153977819 zingira | 2007-03-31 13:22

Badator gazte martxa, Untzaga laudio zeharkatuko duen ohiua, martxaren egitaraua aurkeztua dago jadanik, bi egun eta erdi baina ekimenez beteta izango da, aurten aukeratutako leloa gure izarra independentzia. Animatzen ditut euskal gaztei bertan parte hartu dezaten merezi duelako, bonoa 33 eurotan dago salgai horretan guztia barne sartzen da; akanpatzeko eskubidea, dutxak, azken eguneko bazkaria, kontzertuak etab. Jaia, aldarrikapena eta ondo pasatzeko aukera ematen digu gazte martxak.