Lost in Bilbao

pikupetarra 1456152193503 Pikupetarrak | 2008-08-31 23:08

Lost in Bilbao, astean behin grabatzen den programa da. Hurrengo asteetako Bilboko hirian ematen diren ultur ekintzen berri ematen du. Musika, antzerkia, dantza, zinea, artea, diseinua... Kulturaren alde guztiak saiatzen dira batzen, beti bilbotarrekin eta bere hiriarekin zerikusia ahal izan badute. Saio hau, sarean aurki dezakegu bakarrik, lostinbilbao.tv webgunean. Youtube-ko klip honetan, programa hau gauzatzen duten kideei eginiko elkarrizketa ikus genezake.

 

Bertan, Ruben Sanchez, saioko zuzendariak, hasiera batetan Lost in Bilbao helburu finkorik gabe jaio zen proiektu bat bezala hasi zela dio. Jendea hau ikusirik, erantzuten hasi zen, Bilboko kulturan oinarritutako programa baten proiektua, jendeari gustatzen hasi zitzaiola esaten du Sanchez-ek, ikusleak ordenagailuaren pantailaren aurrean itsatsita utzi arte. Sanchez-en hitzetan, programa hau enpresentzat interesgarria izan daitekeela ere badio. Izan ere, babesletza baten truke, lostinbilbao-k enpresa horren promozioa egin ahal dezake. 


Utzi iruzkina: