Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa
Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun
handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren
hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek
hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean,
gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik
helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria,
baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke
pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.
Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.
Gazteen erabilerarekin harremanean jartzen den edonori (kanpaina bat egin nahi duena, egitasmo bat antolatu nahi duena, kirol elkarte batean gazteekin diharduena,…) fenomenoaren alderdi ezberdinak presente izanik usteen eta iritzietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.
Ondorengo fitxategietan ikus daitekeena azterketa lan horren fruituak dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: