Udazkeneko lehenengoak

Goizero-goizero hostoek egunon esaten digute Berbaizuko lokalean eta Müllerenean. Ze berri?, galdetzen digute. Bero egiten du eta udazkena da, erantzuten diegu guk.

Giroa bada kaleetan eta hasi da apurka ikasturteko egunerokotasuna gurean. Horregatik, aste honetan martxan jarriko ditugu zenbait jarduera eta beste hainbeste interesgarri izango dira Deustualdean.   

Hasteko, Urtzi Urrutikoetxeak, Irakurlearen txokoan bisita egingo digu “Afrika Express” liburuaz mintzatzeko. Asteazkenarekin Bidarten izango da, zortzietan.


Txantxiku astialdi taldeak larunbatean hasiko ditu aurtengo jarduerak. Horretarako egun berezia antolatu duten larunbatean. Txantxikuak Euskalduna zubipean bilduko dira arratsaldeko bostetatik aurrera. Haurrentzako jolasak eta merienda izango dira besteak beste.

Gainera, asteburuan, Deustuko Gazte Lokalean II. Katalan Kultur Jardunaldia ospatuko da. Hona hemen kartela eta egitaraua.



Goza ezazue eta ondo hasi udazkena!


Utzi iruzkina: