obrarako musika grabatzen

gilkitxaro 1456133255730 gilkitxaro antzerki taldea | 2007-02-15 22:02
2

Antzezlan berrian entzungo den musikaren zatia grabatu dugu gaur eguerdian. SPlitt 77 taldeak Errekalden duen lokalean egin dugu. Zein txukun eta dotore jarri duten gainera txoko berria!

Gontzal Gutierrezek sortutako kanta bi grabatu ditugu: "Balls" eta "Experimentin". "Honolulu, leku bat" obran zehar entzungo dira kanta biak. Gontzalek berak trikia jo du eta Ekaitz Hernandez soinua eta grabazioaz arduratu da. Ekaitzek berak ere obrarako zenbait musika konposatuko du eta nahasketak egingo ditu.

Halako kasuetan gertatu ohi den bezala momentu magikoa bizitzeko aukera izan dugu. Eta, azkenean, zorionez, gora eta behera, atzera eta aurrera, klaketa lagun izan da.

Maketarekin presaka Gilkitxaroren lokalera joan gara eta musikarekin froga egin dugu. Musikak antzezlanarekin bat egin du, kontatzen dugun ipuinarekin doa, azaldu nahi dugun poesiaren kolorea du... Gure lekua, beraz, apurka badoa edertzen, lekua bera inon egotekotan...

2007-02-22 21:49 #1

Ongi etorri Gilkitxaro

laura

laura 2009-06-11 21:39 #2

Kaixo!!

Laura naiz, 2007an ikusi nuen honolulu obra, asko gustatu zitzaidan eta musika oso polita iruditu zitzaidan.

Gustatuko litzaidake edozein modutan entzutea eta lortzea musika.

Nola lor dezaket?

ezkerrik asko!!

Utzi iruzkina: