Korrikari agur

gilkitxaro 1456133255730 gilkitxaro antzerki taldea | 2007-04-06 13:13

Joan zaigu korrika 15... hurrengora arte! Euripean egin genuen euskaldunok euskararen aldeko martxarik handiena.

Berarekin batera, joan da ere korrika kulturala. Gure nazioko herritara hainbat kultur eskaintza eraman izan ohi du korrika kulturalak. Gilkitxarorentzat berezia izan da korrika kulturala beti. Korrika 10ean ekin genion guk korrika kulturalan parte hartzeari "infernuko atarian" lanarekin. Ahaztezina guretzat.

 

"Honolulu, leku bat" korrika kulturalarekin estreinatu dugu Bilboko Kafe antzokian. Ondoren Tafalla, Larrabetzu, Zumaia eta Santurtzin korrikarekin batera Lulu eta Elmer bizitzeko lekuaren bila ibili dira.

 

Urte parea pasa beharko korrika eta korrika kulturala bueltzatzeko. Ordurarte baina kultura eta euskararen martxan aurrera egingo dugu egunerokoaren ibiliaz, korrika egin arte...

 


Utzi iruzkina: