Faborez...
Ahizpa eta ni desberdinak garelako ez dut berak idatzitakoa ulertzen. Baina ez ulertzeaz gain, ezin dut irakurri. Aurreko idatzia irakurri baduzue, konturatuko zineten ortografia aldetik akatsak dituela, puntu eta gero ez duelako letra larriz idazten, nik horrela ezin dut. Ezin ditut horrelako akatsak ikusi, baina okerrena gainera nahita egiten duela da. Zuzentzeko eskatu diot, eta ezetz esan dit, horrela gustatzen zaiola.
Argi dago bera dela etxeko poeta, etxeko “melankolika”, etxeko surrealista... Nik nahiago ditut gauza simetrikoak, bikoitiak, gozoak gaziak baino, geometrikoak badira hobeto, eta frogagarriak. Normalean gauzak oso kalkulatuta izaten ditut eta puzzle bat bezala batak bestearen atzetik kokatu behar izaten ditut. Berak aldiz, uste dudanez behintzat, ez ditu gauzak aurretik kalkulatzen, bera abenturan murgiltzen da...
Horregatik, batak bestea konpentsatzen duelako askotan oso ongi moldatzen gara, baina beste batzuetan aldiz, gure ideiek talka egiten dute, eta ezin izaten gara ados jarri.
(Gu II)
Iruzkinak
zure aizpa 2007-07-08 23:55 #1
<p>aizu tipa hori!! puzzlezale edo publizista. poeta deitzea gehiegizkoa da, ez dut uste oraindik "p" letra ere badugunik. beno eta zer ez bazait mayuskulaz idaztea gustatzen, klasista ez naizelako akaso, ez dudalako haunditasun hori nabarmendu nahi, ez delako justua, jostunen buduhorratzak bezala, nabarmenki handiagoak direla uste dute, eta hor bukatzen dute galtzen pliegeak heltzen horratz arruntenak benetako lana egin aarte.</p>
<p>Esan behar da etxeko responsablea bera dela, guztia kontrolatzeko gai dena, errealitatea perzibitzeko bere modu objektibo eta justuarekin. Norbait mundu honetan justua baldin bada bera baita pertsona hori. maite zaitut horrela. </p>
lilith 2007-07-09 18:42 #2
kar kar kar.... a ze bi... ez zarete bikiak izango?
Utzi iruzkina: