Kaleko esaldiak...

No profile photo Lauak eta bost | 2007-07-06 20:12

"Ozea tia m parece zuper fuerte"...

Bai, eta esaten duenez arratoiak dantzatzen dute NYeko tximiniak kerik botzen ez dutenean. Esan gainera esaten du, New York, Nueva York dela eta hori nork sinistu? Donostiko parte zaharreko latinoek ez behintzat. Barkatu, Latindarrek. Latinoek dantza primeran egiten dute eta. Sukaldetxo bateko kearen usaina desberdina da.

 

"Nik kolorezko botoitxoak baino ez ditut kontsumitzen"...

Mundu koloretsu horretako usaina ez da existitzen, zaporea ere ez, ondorengo sentsazioa da denek baloratzen dutena, nik ordea ez. Nik zaporea. Loti ederra ez bazen hain ederra izango josten jakingo luke, botoiak behar bezala alkandoren sumiso bihurtzen. Baina gaixoa ederra zen, ederra omen zen eta txolin xamarra ere bai.

 

SISTERRAK!!! Oporretan gaude, nabari da ezta?   


Utzi iruzkina: