Makondoko gaztainondo azpian

No profile photo Lauak eta bost | 2007-07-10 23:21

Makondon pasa ditut udako lehen gauak, lurrinezko amets artean lehoiekin dantzan eta behatz puntekin “felizitat” jartzen zuen atea ukitzen saiatzen (esan zidaten udaberriko euriteekin errazagoa dela aldaba jotzea). Buendiatarrek berdin berdin hartu ninduten beren etxean.

Bizitza hiru geziren gainetik irristatzen dela erakutsi nahi izan zidan Amaranta gaixoak, jaiotza, heriotza eta maitasun pasio debekatuak. Azken hau, berak jositako leotardo batzurekin gorde nahi izan zuen, autopenitentzia absurdu gisa. Hiru geziak topatzearen beldurra zuelakoan nago.

Minutu batez isilik egoten saiatu nintzen, inozentzia erreserba agortu aurretik, baina 39.segundurako konturatu nintzen zaku horrek zuloak zituela. Amaranta josten saiatu bazen ere alferrik.

Azkenean bakoitzari muxu bat eman eta etxeratu nintzen, inoiz itzultzeko asmoz. Bihotz batek behin esan zuen bezala: zoriontsu izandako lekura ezin itzul daiteke bat.


Utzi iruzkina: