Kategoria: makondon
Makondon pasa ditut udako lehen gauak, lurrinezko amets artean lehoiekin dantzan eta behatz puntekin “felizitat” jartzen zuen atea ukitzen saiatzen (esan zidaten udaberriko euriteekin errazagoa dela aldaba jotzea). Buendiatarrek berdin berdin hartu ninduten beren etxean. Bizitza hiru geziren gainetik irristatzen dela erakutsi nahi izan zidan Amaranta gaixoak, jaiotza, heriotza eta maitasun pasio debekatuak. Azken hau, berak jositako leotardo batzurekin gorde nahi izan zuen, autopenitentzia absurdu gisa. Hiru geziak topatzearen beldurra zuelakoan nago. Minutu batez isilik egoten saiatu nintz...