Ezin etsi...

No profile photo Lauak eta bost | 2007-07-24 22:32
1

Bihotzetik idaztea zaila da horrelakotan, baina ezin besterik egin eta egin behar. Maiteminduta nagoelaren seinale. Uste dut gorrotoa maitasunaren ondorioa dela, eta zuk ulertu nahi ez baduzu ere, askotan buruak frenoa jartzea nahiko nuke, baina ezin.

Katuak badaki txakurrarekin ibiltzea ia ezinezkoa duela, baina hala ere beretaz maitemindu da, eta txakurrak gogorra izan nahi du. Katua txakurrarengana hurbiltzen bada, eta txakurrak egun ona badu, zaunka goxo-goxoak egiten dizkio. Baina katua txakurrarengana hurbiltzean entretenituta badago, zaunka zakar batez katua burumakur uzten du. Katuak ez du etsi nahi, baina askotan etsi egiten da, eta katu desberdinekin ligatzen ibiltzen da. Hala ere, txakurra berriro ere bere paretik pasatzen bada, eta zaunka egiten badio (goxo edo zakar) katu guztiak ahanzten ditu.

Maitasuna ala gorrotoa hobe?

Skirol

Skirol 2007-07-25 12:18 #1

Oraintxe deskubritu dut txoko hau, benetan interesgarria! Gustatu zait benetan!

Gora Sisterrak!


Utzi iruzkina: