Gosea pasa beharko?

No profile photo Lauak eta bost | 2007-06-13 22:32

Arazo bat dut. Bihar albondigak egin behar ditut, baina ez dakit nola egiten den saltsa. Batzuk diote tomate hutsarekin nahikoa dela, baina nik ez ditut horrelako albondigak nahi, nik benetako saltsa duten albondigak nahi ditut. Irakurri dudanaren arabera, azenarioa, ardo-zuria, tipula, porrua, irin pixka bat eta haragi saldarekin nahikoa da, baina nire duda zera da: nondik atera haragi salda ez badut haragia egosi behar?

 

Albondigak:

Borobilen artean, ez dira borobilak, gauzak ez baitira perfektuak, beraz, ez dena ez da. Azken finean, zer izan daiteke borobila? Pinponeko pilota bat, desodorantearen bola... makina batek sortu duena. Eguzkia borobila dela ere sinestarazten digute eta ilargia... baina horiek ere ez dira hala. Askotan bistak engainatzen digu, eta ez denari izatera bultzatzen diogu.

Baina zergatik zehaztu behar dugu dena? Gizakiok adjektiboak sortu ditugu guztia deskribatzeko, askoz dibertigarriagoa izango litzateke imajinazioari askatasun handiagoa ematea, eta horrela zerbaitetaz ari direnean gure buruak libreki pentsatuko luke.  

 

Ondo izan eta ea bihar bazkaltzeko aukera dudan...


Utzi iruzkina: