lapurtutako lehen olatua
Kriseiluen argi hotzaz hitz egiten zuen, kamareren tabako usainaz, karramarroen su-festez, kamareroen mihi lerdenez... Oinutsik bidaiatzen duten penitenteen oin-usainaz, odolaren nahasketarekin aztarnak uzten zituztelako Donibane Loiotzunera heldu orduko. Eta Errusiako berotasunaz, emakumeak eta klima hain beroak izan ez arren, Vodka moment.
Beti esaten da hondarribitarrok gure herria infernuan ere salduko genukela, beti propaganda egiten baigabiltza gure herria, barkatu hiria (tituluen arabera), munduko ederrena, goxoena, zoragarriena…dela esanez. Eta ados nago noski. Baina gaur Gipuzkoako eta behar bada Kantauriko fusio ederrenaz hitz egin nahi nizueke. Donostiako badian Txillida eta Oteizak sortutako espazio hizoztaileaz.
Bi munstroren erronka gogoraziz, zein baino zein gogorragoa, naturak berak ernaldutako bi izaki boteretsu. Hiria babesteko sortuak dira, baina hiria erortzen bada ere zutik jarraituko dutenak, erronka bat baitute beren artean, bitako nork lortuko duen badiako hegemonia. Beren begiradak, uneoro topo egiten duten bitartean itsasoak jolas egiten du marruak non ozenago abestu edo bitako nor lehenago busti dezaken ikusten.
Eta bat aukeratzekotan errege bihurtzeko, Txillidaren baimenarekin, Oteizak Paseo Berriari emandako seme kuttun hori. Bere izenari ohore egiten dion altzairuzko “Eraikuntza Hutsa”. Gehiago behar ez dugulako mundu honetan; bizitzako hutstasun puru hori.
Bakoitzak erabaki dezala zer duen gustokoago.
...beno ta txapa guzti honen ondoren, norbaitek irakurri badu behintzat, esan nahi nizueke aste honetan ezer gutxi idatziko dugula, badakizue “aste nagusia”... Portzierto norbaitek ez bagaitu ezagutzen eta ezagutu nahi baigaitu, gaur gauean zerbait berdea eramango dugu gainean.
Iruzkinak
Skirol 2007-08-13 21:19 #1
Iada badut arrazoi bat gaur Donostiara joateko...
Nik nahiago dut haizearen orrazia, ez eskulturagatik bakarrik, baina Donostiako lekurik ederrenetakoa iruditzen zait. Pa!
Skirol 2007-08-15 16:08 #2
ummm...ile motxa ez dakit...media melena edo esaten dezuten olako zeoze baina atzo behintzat bilduta. Ta jatorra bai, oso jatorra. Goizuetan ee!
Utzi iruzkina: