Arima berotzen
Ez dut arrotz sentitu nahi nire etxean,
ezta nire denboran ere.
Nire harresia, nik eraikiko dut, nire etxeko atarian.
Ez ditut nire orduak beste baten jaki bihurtu nahi,
ez behintzat beste hori nik aukeratu ez badut.
Nire izana, izena baino gehiago izan dadin nahi dut, oreka mantentzeko gai den gorputz lerden bat.
Soinua desegiteko gai naizela erakutsi nahi diet guztiei, nire kantua gozo entzun dadin,
nire egia betatua ez dadin izan.
Maite dudana besarkatzeko.
Banaizelako, bagarelako, bizia, bizirik, dugulako esperantza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: