Kategoria: arima
Ez dut arrotz sentitu nahi nire etxean, ezta nire denboran ere. Nire harresia, nik eraikiko dut, nire etxeko atarian. Ez ditut nire orduak beste baten jaki bihurtu nahi, ez behintzat beste hori nik aukeratu ez badut. Nire izana, izena baino gehiago izan dadin nahi dut, oreka mantentzeko gai den gorputz lerden bat. Soinua desegiteko gai naizela erakutsi nahi diet guztiei, nire kantua gozo entzun dadin, nire egia betatua ez dadin izan. Maite dudana besarkatzeko. Banaizelako, bagarelako, bizia, bizirik, dugulako esperantza.
Posible al da bi tokitan batera egotea? Partikula subatomikoak zurrunak al dira? Ba al da materiarik? Eta arimarik? Harrigarria badirudi ere galdera hauek gaur egungo fisiko garaikideek planteatzen dituztenetariko batzuk besterik ez dira. Itaun hauen erantzunek garbi asko erakusten digute fisika garaikideak gure mundu ikusmoldea aldatu duela eta ezbairik gabe, etorkizunean ere aldatzera eramango gaituela. Zientziak orokorrean ordea betidanik, hominidoen garaitik ziur aski, eman izan dizkio ostiko indartsuak gizakiak mundua ulertzeko izan dituen pentsamolde desberdinei. Ezagupen hauen atzeti...
Galduta ilargi gabeko gau batean, galduta pinturarik gabeko koadroan, galduta lorerik gabeko udaberrian. Arima grisa bihurtzen denean galdurik nabil.