bigarren bonsaira bidean

No profile photo Lauak eta bost | 2007-10-21 22:35

-bonsoir belle fille! Vous savez comment est-ce que je peux partir à une autre...

ta hortan bukatzen da elkarrizketa txiki hori. martzianoak begiratzen du alde batera, bestera eta azken aldera ere bai. baina ez dago beste ezer inguru horietan. kupel bat erortzen da zerutik orduantxe, baina barruko sagardo tantek beren fibrazko hegal berriak jantzi eta irri eginez ihes egiten diote martzianoaren aho bikoitzari. kupela bizkarrean hartuta basamortuko dunetatik abeslari, kontzertuak ematen dizkie kaktus eta sugeei. eta bigarren bonsaira iristen da hidratazioa topetan duela, hortxe urtu eta kupela betetzeko.martziano egarri baizegoen planeta 2107an oraindik.  


Utzi iruzkina: