Bizitza

sentituidatziaskatu 1456152679928 SentituIdatziAskatu | 2009-05-08 19:43

Txikitandik bizitzaren mugen berri eman digute, hezkuntza eta ikasketak inposatuz gure bidea finkatu naiean. Mila muga omen ditugu, ezin omen dira muga hauek gainditu, eta azkarrenak, saiatu ere egiten ez direnak omen dira. Etorkizun hobe baten bila joan behar omen gara denok, komeni den bidetik urrundu gabe beti ere, noizbait edonoren amets den dirua, lana eta familia izan dezagun. Ez nago ba hori onartzeko prest. Mila hesi, mila traba eta mila mamu gainditzeko prest nago, bizitzak inungo mugarik ezarri diezadan ez uzteko. Gaurko gizakiok gizartearen menpeko gara, gizarteak mugatzen gaitu...


Azken iruzkinak