Arriskuarekin jolasean
Gaur lanetik ateratzean, zerbait ezberdina egiteko gogoa sartu zait, egunerokotasuneko rutinatik atera eta ezusteko zerbait egiteko gogoa. Gure bizitza tristeetako monotonia alde batera utzi, eta arrisku eta emozioekin jolasteko erabakia hartu dut. Lanetik atera eta… autoari gasolina botatzera joan naiz! Eta hori gutxi balitz, garbiketa tunelean sartu dut ni barruan nintzela! Horrelakoa naiz, arriskuaren labanan dantza egitea gustatzen zait.
Azken finean, eta humiltasun osoz, Indiana Jones moderno bat naizela aitortuko dizuet. Sekula ez dakit hurrengo minutuan zer gertatuko zaidan, nora joango naizen, nire biziak 180 graduko buelta bat emango duen edo bizirik jarraituko ote dudan. Horrelakoa da nire bizia, zer egingo diot ba?
Aurreko batean, lanetik irten, Tabernara joan (hitz larriz, izen propioa da ia ia…) eta kafesne bat eskatu nuen ohiko deskafeinatuaren ordez. Horrelaxe! Aurretik pentsatu gabe! Eromoduan! Gero ez dudala lorik egingo? Zer axola zait, nire bizia horrelakoa da; frenetikoa. Gogoratu zein den nire udako denborapasa nagusia…
Ba esandakoa. Bizia nola bizi, norberak aukeratzen duela eta nik, horrela bizitzea erabaki dut, eromoduan zer demontre! Hala ere, batzuetan pentsatzen dut ez ote naizen pasatzen… Maite nauen jendea ere badut eta batzuetan gaizki pasatuko dute “…jakinzazu non dagoen… agian garagardoak botilan eskatzen arituko da…”. Baina horrelako naiz eta horrelakoa da nire bizia. Aguantatuko ote du nire bihotzak bizi erritmo hau…?
Iruzkinak
bootxo 2010-02-22 19:44 #1
JAJAJA! Ederra benetan! Oso identifikatuta sentitzen naiz zurekin. Niri ere limitean bizitzea gustatzen zait, nahiz eta egunerokotasunak ia inoiz ez utzi... Gaur bertan, ileko "raya" ezker aldean egin beharrean, eskuin aldean egin dut! Bai, badakit temeridade bat dela, baina zuk diozun bezala, adrenalina igoerarik gabe ezin bizi!<br />
indezent 2010-02-22 20:21 #2
<p>Zuk ere badakizu orduan zer den labanaren gainean dantza egitea... Abenturazaletasuna barruan eramaten da, zer egingo diogu ba ;)</p>
<p>Pozten naiz aspaldiko partez hemdik ikusteaz!</p>
Utzi iruzkina: