Nireak ez diren hitzetan

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2013-11-10 21:16

 

Norberak buruan darabilena beste batek nola jakin duen azaltzen ohartu eta ezin eutsi elkarbanatzeko tentazioari. Gaurkoan nireak ez diren hitzetan duzue esan nahi dizuedana.

Lehen hitzak Markos Zapiainek idatziak dira, hauek ere bereak barik Pierre Hadot eta Seneka-renak izan arren. Bikain itzuliak utzi ditu -badakizue, Markosen euskara estiloso horretan- blogean eta Lapiko Kritikoan, zurian beltz, estoikoen gogo-jardunetako gidako zenbait puntu. Hortik atera ditut zatiok:

 

« 3-gogoratu derrigorrez hil behar duzula eta edonoiz hil zaitezkeela; azkenekoa balitz bezala bizi egun bakoitza, lehenengoa balitz bezala; bizitzea ez da irautea; jakintsua bizitzan dago; occupati-a, berriz, denboran, eta txorakeriatan ematen du, betirako balitz bezala

4-Goitik behera murgildu oraingo une honetan, gure esku dagoen denbora bakarra, erreala den bakarra; iraganeko damua eta errua baztertu, orobat etorkizunarekiko durduza eta ikara; are itxaropena: Seneka: “Bizitzaren eragozpenik handiena da biharamunari begira gaurkoa galtzen duen esperantza” »

 

Ondoko hauek, ostera, Hallgrímur Helgason islandiarraren "La mujer a 1000°" liburutik hartuak dira. Liburu gomendagarria -oso oso oso-, ironiaz eta umore beltzez josia.

 

Eta amaitzeko euskal blogari baten hitz ederrak bere amaren heriotzean.

 

Ale, hurrengoan gehiago, lagunok. Segi fin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: