Erleena

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-07-01 21:22


       Gurean beti izango duzue lekutxo bat -zuek hor, gu hemen-. Hala ere, zuetako batzuek erabaki duzue joatea.

       Gaua intxaurrondo zaharrean eman eta biharamun eguerdian etxea utzi eta hortik zehar joan erlauntza berria eraikitzera.

       Zer esango dizuet, ba: leun bekizuela bizitza berria eta izan zaiteztela zoriontsuak. Erleok zoriontsu izaterik baduzue, behintzat.

erleak1erleak2



Utzi iruzkina: