Erlauntzetan, txikitan aurkezten ziguten egitura ia perfektu hartan, bakoitzak -erlamando, erle-langile, erlama- du bere egitekoa, baina badira -hara non- erle-langile batzuk beren zeregin arruntak bazter utzi eta arrautzak erruten dituztenak, nahiz eta guztiz debekatuta daukaten, egiteko hori erreginari baino ez baitagokio. Izan ere, erlamak berak jariatzen dituen feromonen bitartez lortzen du erle-langileen obarioak behar bezala ibili ez daitezen, ondorioz langileak antzutuz. Argi dago, ordea, errepresio hormonal hori ez dela nahikoa eta beste bide batzuk ere badituztela erle-langileen an...


Erleena

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-07-01 21:22

       Gurean beti izango duzue lekutxo bat -zuek hor, gu hemen-. Hala ere, zuetako batzuek erabaki duzue joatea.        Gaua intxaurrondo zaharrean eman eta biharamun eguerdian etxea utzi eta hortik zehar joan erlauntza berria eraikitzera.        Zer esango dizuet, ba: leun bekizuela bizitza berria eta izan zaiteztela zoriontsuak. Erleok zoriontsu izaterik baduzue, behintzat.


Azken iruzkinak