izkutaketan

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-11-03 08:17
1

Hodeiak negarrez daude kanpoan.
Tantak suizidatu egiten dira
lurrarekin jotzean inmolatuz,
bata bestearen atzetik,
etengabe.

Zipriztiñen dantza da.

Sudurra leihoan itsatsita,
hotz. Oso hotz.
Baina berdin zait,
arraroa bada ere.
Hodeiekiko elkartasunagatik edo,
ni ere negarrez...


ZERGATIK?




Ba,
indarge ezin izan delako monumenturik eraiki.
Ixilik ez delako lortu opera kantatzea.
Bizkarra emanda ezin zaiolako inori muxurik opari.
Hizkuntza barik, filosoforik ez legokelako.
Sexurik gabe ni ez nintzatekelako. Gu, ez ginatekelako.
Ez dagoelako koldarra den heroiaren istoriorik.
Euririk egiten ez badu, basaloreak ximeltzen direlako. Hil.
Aurpegira begiratzen ez bazaitut, ulertuko ez nauzulako.
Tantak suizidatu egiten direlako, eta ni, kristalean pegatuta gelditzen naizelako, masakre horri begira. Mugi ezinik. Iltzatuta.



euritan

euritan 2008-11-08 12:10 #1

<P>Sarri bustitzen garen arte, ur gorpu ttikiek zulatzen gaituzten arte ez dugu jakiten sortaldea non dagoen. Horregatik gustatzen zait niri euritara ateratzea, aterki barik ahal bada,&nbsp;gu ere&nbsp;tanta&nbsp;soilak baino ez garela konturatzen naizenero jartzen baita mundua martxan berriz.</P>


Utzi iruzkina: