Gaur txupinak gorriz beteko ditu herri askotako kaleak. Nik ere gorri kolorea ezarriren dut "La HabitaciĆ³n Roja" talde bikainarekin. Gure burukomin aunitz ausardia eta egia faltak eragiten ditu. "Gezurrak hanka motza du"; gezurra eta ausardia falta askotan eskutik hartuta joaten dira. Maite dugunak beti merezi du jarrera zintzoa eta momentua ORAIN bada ez da bidezkoa denboran luzatzea. Burukominaren kontra? Jaurti ezazu BARKAMENAREN, AUSARDIAREN, EGIAREN...ZINTZOTASUNAREN txupina!Gora San Fermin!!! Masai


Hodeiak negarrez daude kanpoan.Tantak suizidatu egiten diralurrarekin jotzean inmolatuz,bata bestearen atzetik,etengabe.ZipriztiƱen dantza da. Sudurra leihoan itsatsita,hotz. Oso hotz.Baina berdin zait,arraroa bada ere.Hodeiekiko elkartasunagatik edo,ni ere negarrez...ZERGATIK?Ba, indarge ezin izan delako monumenturik eraiki.Ixilik ez delako lortu opera kantatzea.Bizkarra emanda ezin zaiolako inori muxurik opari.Hizkuntza barik, filosoforik ez legokelako.Sexurik gabe ni ez nintzatekelako. Gu, ez ginatekelako.Ez dagoelako koldarra den heroiaren istoriorik.Euririk egiten ez badu, basaloreak x...