Ume bat, besterik ez...
Umetxo bat naiz, oraindik ere, umetxo bat naiz. Hamazortzi urteko pertsona 'heldu' baten barnean preso dagoen haur jostari eta babesgabea, negartia, alai eta tristea. Arduraz jantziriko aurpegia daramat, inolako laguntzarik behar ez duenaren itxura eman nahi dut, baina umeek laguntza behar dute beti. Ez dakite euren kabuz bizitzen. Nik teoria badakit, baina gero izugarri kostatzen zait. Eta norbait behar dut ondoan, babesa eskeiniko didan norbait...
Baina mundu guztiak egiten du alde, edo ni izango naiz agian ihes egiten duena. Ez dakit. Baina azkenean neure burua bakarrik ikusten dut, esan ohi den bezala, arriskuaren aurrean. Zama hau astunegia da niretzako, ez naiz astoa. Soilik haurra. Eta horregatik pisu handiegia ezin dut bizkarrean eraman, bestela txikitu egingo dut hasten amaitu baino lehen.
Nagusitzen ari omen naiz. Hori da esaten didatena, eta nik neuk ere ikusten dudana. Unibertsitatera noa, neska gazte baten gorputza dut eta ez naiz haur baten gisan janzten. Eta horrek guztiak asko dakar berarekin... badaukat gauza gehienen gaineko kontzientzia, arazoez ohartu beharra daukat, eta niregain hartu erantzukizuna. Erantzukizuna... bai hitz gorrotagarria ume batentzat. Ume bat naiz... edo izan nahi dut... berdin da, baina lagundu, babestu behar nauzue, nik ezin dut neure kabuz neure burua defendatu munduaren aurrean. Gaiztoegia da, gaixoegi dago...
Iruzkinak
Heldu batek 2007-12-26 11:39 #1
Mundua gaiztoa da eta gaixoegi dago denentzako. Denborarekin bakarrik gogortzen da azala, beraz, animo. Nire errezeta da, ume izaten segitzea, ajolagabe izatea, gozatzea. Zure inguruarekiko ardura izaten jarraituko duzu hala eta guztiz ere, berezkoa duzu. Beraz, altxatu pixkabat hanka, lasaitu, eta disfrutatu bizitza.

Puck 2007-12-26 15:10 #2

todo el mundo va a querer construirte, construir un adulto, una mujer.

solo tienes que elegir bien.

elegir bien.

elegir...

Utzi iruzkina: