Maitatzea
Aspaldion inspiraziorik gabe nabil, baina gaur esaldi bat sartu da nire buruan eta ezin izan diot besterik gabe muzin egin.
Beti esaten diot jendeari, maitatzeko lehenbizi bakoitzak bere burua maitatu behar duela. Eta izugarrizko definizio eta gauza idazten ditu jendeak maitasunaren inguruan. Nik, hasierako puntu hori kontuan harturik, uste dut maitasuna esaldi honek adierazten duela nire kasuan:
Maite zaitut, zure ondoan nagoenean hobea naizelako, gehiago maite dudalako nire burua...
Igandea da, badakit. Egunotan beti datorkit burura horrelako zeoze. Bihar, astelehena izanik, betiko egunerokotasunean sartuko naiz eta esaldiok alde batera utzi beharko ditut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: