gazteegi ezertarako
Urrun joan nahi dut. Nire mamuetatik aldendu. Erru eta inpotentzia sentimendu hauetaz desegin, zulo sakon batera bota, lurperatu.
Ez dut inorekin zorrik izan nahi. Eta inorekin esaten dudanean inorekin esan nahi dut, berdin zait nondik datorren laguntza, bueltan itzultzeko beharra sentitzen badut. Ez dut nahi laguntza hori. Baina ez daukat besterik, onartu ala zubipera, horiek dira aukerak. Dena batera egin ezin delako, eta absurdora kondenatua egon nahi ez dudalako.
Askea zara! Aukeratzea badaukazu... egia da. Zelako aukerak baina! Kaka! Gorroto dut adin hau, gorroto ditut dependentzia eta ezinatsuna.
Zenbatetan entzun ote dut diruak ez duela zoriontasuna erosten? Hori esan zuenak patrikak txanpon bete zituela lepoa emango nuke... diruak ez du zoriontasuna ematen, egia da. Baina zoriontsu bihur gaitzaketen gauza asko eros ditzake, eta ez naiz hasiko banan banan gauza horiek aipatzen, ez dut uste beharrezkoa denik. Potrotaraino nago. Nazkatuta. Beti faltan, beti eskatzen.
Eta eskatzen dena, zorra bihurtzen da, tapatu gabeko hutsunea edo zuloa. Askotan banku mailegatzaileak zure ondasunak enbargatu ez arren, zu zordun sentitzen zara, horrela da, zulo hori inork estaltzen ez duelako, eta zu horren erantzule zara, eta badakizu.
Ez dut eskatu nahi. Baina bizi ezingo dudan bizia ere ez dut nahi, horretarako hobe heriotza aukeratu. Ez dut Sisifo izan nahi, harriak lurraren kontra pegatina bat banintz bezala utziko nindukelako, zapaldurik, lurrera itsatsirik. Eta ez dut nire existentzia pegatina huts batena izaterik nahi.
Gaur test horietako bat jaso dut posta elektrikoz. Galderetako bat zen: nola ikusten duzu zeure burua etorkizunean? Erantzuna erraza izan da: nahi dudan bezala ez behintzat, hori seguro. Hain da zaila...
Iruzkinak
astrozoro 2007-12-31 16:40 #1
a ze bizitza... gazteak heldua izan nahi du eta halduak gazte...

joksu 2008-01-01 22:10 #2
Enaiz oso zaharra, baina 26 urteak eginak ditut. Dependentziaren sentsazio hori ederki ezagutzen dut, eta denbora pasa ahala konturatzen naiz energia bezala dela: ez da galtzen, eraldatu egiten da.
Denok gara diruaren morroi. Pobreak gara. Ez dut sinisten erdi mailako pertsonak garela esan ohi den kontu hori. Lanik gabe, ez genuke ezer. Beti behar da gehiago, lasaitasun gehiago lortzeko edota maila jakin batetara ailegatzeko. Helduago egitean askatasun eta dependentzia batzuk galtzen dira, baina beste batzuk areagotu egiten dira. Esan dezakedan oro da: gure izaerari guztiz loturik dagoela sentsazio hori.
Ez dut konformismo hutsa gogoko, hobetzen joan behar gara, baina ondo dator daukagun guztia baloratzea, horrek ematen baitigu gogoa.
Urte berri on-ona opa dizut, eta asko ikasi. Izugarri ikasten da adin horretan begiak erne izanez gero, eta bertan da munduko diru guztiarekin erosi ezin daitekeen ondasuna: jakituria eta amesten jarraitzeko gaitasuna.

wende 2008-01-01 23:39 #3
Ba nik sisifo beneratzen dut, eta bere malkoak jauziarazten dizkit aurrean dudan harriak eta bere izerdiak, bere modukoak, botatzen ditut maldan gora
Ez dut esango esperantzarik dudanik nire abjetua puntan uzteko... baina bueno, bidean gurutzatu zaidan arranoak eta ikusi dudan margaritak hartzen dute lantzean behin ningandik espero dezekaten maitasunik, maitasuna bain, eznaiz konfunditu beste ezerrekin, gartsuena.
Eguzkiak deleitatzea lantzean behin lagun baten musurekin eta moldaera bat... Ez dut konformismoa esan nahi... moldaera besterik ez. Gauzei behaR duten garrantzia gehiago emateko joera daukagula uste baitut.
Really nice your writting.

Sugoi 2008-01-02 02:35 #4

Nik ez dut ba Sisifo beneratzen, eta neure burua bez, antzekoak garelako izango ote? Nik badut esperantza, uste dut harria gailurrean kokatzen dudanean ez dela berriz ere jausiko, betiko geldituko dela horrela, ilusioa pizten zait. Baina ez dut beti horrela ibili nahi, esperantza faltsuak beharrezkoak dira, baina helburuak lortzea ere berebizikoa da, noizean behin baino ez bada ere, batez ere itxaropenak betiko ihes egin ez dezan.

Diruaren dependentzia denok daukagu, egia da, aberatsenak ere ezin dio ta alde egin. Baina dependentziak eta dependentziak daude, pertsonak eta pertsonak, mailak... eta zenbait egoera jasateko gaitasuna, ez da beti berbera izaten. Egoera batzuk jasan ezin eta haien menpe egotea, hori gogorra da, niretzat behintzat. Noski, daukaguna gehiago baloratu beharko genuke, ados nago, baina ez dezagun ahaztu faltan duguna ere. Eta independentzia falta dugun zerbait da, nik behintzat bai.

Zerbait ukatzeko aukerarik ez izatea, txantaia... hori da gogorra...

wende 2008-01-02 04:46 #5
"Baina dependentziak eta dependentziak daude, pertsonak eta pertsonak, mailak..."

Harria igotzeko erak eta erak.
Harriaren bidaian izan daitezkeen pentsamenduak eta pentsamenduak...

astrozoro 2008-01-02 11:54 #6
gogoratu ezazu sugoi sisfok berak duen irrifar paregabea harria tontorrera ia ia igo duenean. gauza txikiekin konformatu beharrean gaude, horiek eskeintzen diguten poztasun une bakoitzarekin konformatu baino, maitatu behar ditugu. ez da iraultza handirik, ez dago zoriontasun absoluturik, eta beraiengan sinisteak sufrimendua eta inpotentzia baino ez dakar, zewnbait kasutan neurosia.

Sugoi 2008-01-03 14:57 #7
Nik ere badut askotan Sisiforen irribarre hori, baina Sisifok gora heltzean egiten du barren, esperantza handien bihurtzen den momentuan, ezin baita beti irribarrea eduki aurpegian. Badakit zoriontasun absoluturik ez dagoela, eta ez dut horrelakorik bilatzen, txorakeria litzateke nire aldetik. Baina tristura momentuak existituko ez balira bezala egitea ez da nire estiloa, tristura ere gure bizitzaren parte bat da, izan behar du, dena ez da arrosa kolorekoa, ez beti behintzat.
Utzi iruzkina: