...joan zinen, baina hemen zaude oraindik...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-12-29 13:15
2

...eta zure ausentziak dena betetzen du gaur, harezko erlojua, basamortua... (Peiremans)

 

Gaur zutaz gogoratu naiz, eta aspaldiko zenbait sentimendu gaurkoak balira bezala bizi izan ditut berriz. Ilusioa, hori zen nagusi, neska nerabe baten ilusioa, eta ondoren, desilusioa. Mina eta tristura.

Zugan pentsatzen gelditu naiz gaur, zurekin pasatako momentu gutxi horiek oroituz, poza berpiztuz. Baina orainera itzuli behar izan dut, eta konturatu naiz ez dudala ulertzen.

Ez zaitut ulertzen. Ez dizut ezer eskatu, eta hala ere, ez gogor batez itxi didazu atea, edo zenidan, berdin du. Ahaztu nauzula diozu, eta inoiz ez nuen jakin nirekin gogoratu zinenik, inoiz esan ez zenidalako. Zer ahaztu duzu baina? Dena?

Nik ez dut nire iragana ahazten, agian ez dudalako nahi izango da, hori dio irakasle batek, gogoratu nahi ez duguna ahaztu egiten dugula. Baina nik ez zaitut ahaztu nahi, zergatik nahiko nuke halakorik?

Ez dut ulertzen. Ez zaitut ulertzen. Akaso ni izango naiz arraroa, baliteke. Halere, espero dut noizbait azalpenen bat jasotzea zure aldetik, ea lortzen duzun ni pixkat orientatzea, galdu xamarra nago ta. Galdu xamarra utzi ninduzulako.

astrozoro

astrozoro 2007-12-30 14:51 #1

ez da sekulan joan beraz..<br>

Sugoi

Sugoi 2007-12-30 16:44 #2

Bai, bai, joan egin zen... baina hemen dago oraindik.


Utzi iruzkina: