kokakola

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-11-03 08:38
1

Melodia liluragarri batean desafinatzen duen nota. Melodiaren xarma apurtzen du. Dena kakaztu. Nota bat da, eta bakarrik dago. Ez du ezertarako balio. Notak, gu bezala, talde animaliak direlako. Bakarrik geratzean beren zerizana galtzen dute. Azken finean, istripua izan zitekeen gure nota. Kasualidadea. Auto baten klaxona. Takoi baten pausu hots isolatua. Edo arraindegian txanda aldatzen duen makinaren zarata. Soilik hori, zarata. Musikarik ez dago talderik gabe. Notarik ere ez. Soinu hutsal bat, akaso.

Eta Mayumana gustatu arren, Beethovenen 9. sinfoniaren kontzertu baten erdian, inork ez du kokakola lata bat irekitzen entzun nahi. Hori horrela da, eta ez dago buelta gehiago ematerik.

Ziurrenik orkestrako gehienei kokakola gustatuko zaie. Baina, esan dugu, xarma apurtzen du. Eta kokakola latak ulertzen du, berari ere gustatzen zaiolako Beethovenen 9. sinfonia. Hala ere, ixilik entzun behar duenean, negar egiten du. Berak ere koroan daudenen ahotsa eduki nahi duelako. Berak ere, sentimenduen festa horren partaide izan nahi duelako.

korridorean

korridorean 2008-11-06 21:21 #1

kokakola koitxadue, abotsik barik...

samie arramatute dakoten egunetan triste egoten nai.

abotsik barik bizitzie, ezta bizitzie.

oso ondo dau Beethovenen 9. sinfonidxe, baie niri ez lekidozt horrenbesteko minik emongo kokakolien pssssssss kggggg entzutiek. (sinplementien belarri musikal ezjakine dakotelakon, igual).

zurelako filosofalari, musikari, boligrafolari (idazle???) eta orokorrien artiste batek ez lekidau euki biher anonimotasunen atzien ezkutatuteko arrazoirik. katamaloak kanpora!

Utzi iruzkina: