Ez dut ezer ulertzen...
Zeri diot beldur baina!
Banekien erantzuna.
Ezagutzen nuen erreakzioa.
Hitzekin ondo moldatuko zara baina...
ez zara liburu baten barruan bizi!
Hitzak ez dira nahikoa!
Ikasi behar da mugitzen.
Hemen eta orain.
Beldurrik gabe.
Lotsarik gabe.
Ez da benetako arriskua!
Eta ez da kontrola.
Kontrolak mugiaraziko ninduke...
Ausartu!
Bizi nahi baduzu... ausartu zaitez!
Ez duzu galtzekorik eta bai irabazteko asko.
Non dago arazoa?
Zein da zure arazoa?
Ez dut ezer ulertzen...
Iruzkinak
euritan 2009-03-09 22:11 #1
<P>Ezjakintasunak antzua dirudi, baƱo aurrera egiteko motorra da. Benetan arriskuaz jabetuko bagina ez ginateke ezertara ausartuko. Haurtxo baldarrak gara zortearekin jolasean. Ta erortzean altxako gaituen horren bila gabiltza, ferekatu ta malkoak xukatuko dizkigun horren atzetik... edo antzeko zerbaiten bila, nor den ere ez baitakigu. Baina aurrera. Ezjakintasunaren motorraz.</P>
Utzi iruzkina: