gezurrezko gerezia, benetako bihotza

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-11-02 22:16
2




Bihotz forma eta gerezi zaporeko piruleta gorri gorria jaten ari nintzen. Bueno, jan baino, ahoan neukan. Noizean behin mihazkatzen nuen, mingainak masailetan esker eskuin zebilela topatzen zuenean. Eta ordua, momenturik onenean, piruleta urtzen hasita nire minagain gorria mundu guztiari erakutsiko nionean, ahotik kendu zidaten. Baimenik eskatu gabe. Abisatu gabe sikiera. Azalpen txatxuak emanez, piruleta zakarrontziko zikinkeriaren artean galtzen en bitartean...

Jakin izan banu! Jakin izan banu... piruletari lapurtutako gerezi zapore artifizial bezain goxoa ez nuen hain azkar irentsiko. Antsietateari itxoiteko esango nion. Bihotza hortzekin apurtuz zati bat niretzako gordeko nuen, eta mingainaren azpian ezkutatu, ixilean, bere zapore guztia urtzen jarraitu ahal izateko. Gerezi kolore horrek nire aho osoa inbaditzeko.

Nola ahal zaio norbaiti halako plazerra bapatean ostu? Badago akaso krudelagoa izaterik?

Negarrez, amorruz betea, haserre, piruleta berreskuratzeko aukerarik ez. Zakarrontziaren usainak estalita eta klinex erabili batean itsatsita dago orain, nire piruleta. Eta gainera, kendu zidatelako eskerrak eman behar? Eta nik baietz. Ulertzen dudala. Noski. Piruletek min ematen dietela haginei. Eta hainbeste jateak tripako mina egingo didala. Eta laister afaria prest egongo dela... Nik guztiari baietz.

Baina ez. Nik piruleta baino ez nuen disfrutatu nahi. Gorria, usaintsu eta zaporetsua. Momentuan. Bihotz osoa pixkanaka deseginez. Ez dut hortz sanorik nahi. Berdin zait gauean botaka egiten badut. Eta ez daukat batere afaltzeko gogorik. Gerokoak ez zaizkit inporta. Bihotz formako piruleta gorria nahi dut. Gerezi zaporeduna. Behin ere haginkatu gabe amaitu nahi dut. Baina kendu egin didate. Eta nik nire bihotza nahi dut inoiz probatu dudan goxoena zelako, horregatik, kendu didatelako. Bapatean. Abisatu gabe, sikiera.

borthuzai

borthuzai 2008-11-03 09:39 #1

pozten nau aurreko 'autokritika' gogorraren ondoren idazteko gogoz jarraitzen duzula ikusteak :-)

Sugoi

Sugoi 2008-11-03 14:36 #2

Bai zorionez niretzat eta agian zoritxarrez bebai, gogoak ez zaizkit kendu. Hori bai, idatzitakoak irakurtzeko gogoak guztiz alde egin du. Ikusiko dugu gustorago gelditzea lortzen noan.<br>


Utzi iruzkina: