Gaixorik

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-12-07 10:39
2



La niña enferma. Edvard Munch.


Azken egun huetan ez nago oso ondo, sabela errebelatu egin zait, eta gaur ahul sentitzen naiz, indar handirik gabe.

Gaixorik nagoenean tristetu egiten naiz. Zazpi urte eduki nahiko nituzke, berriro ere laguntza behar izan nahiko nuke.

Gaixorik nagoenean, txikia nintzenean bezala, amamak sudurreraino mantekin tapatzea nahi dut, sobre batean banengo bezala eguerdira arte lo egin. Gero hobeto sentitzeko.

Gaixorik nagoenean ama ondoan esertzea nahi dut, eta ni entretenitzeko istorio eta txorakeriak kontatzea, burukominaz, hotzaz, edo lehen izutu nauten delirioez ez pentsatzeko.

Gaixorik nagoenean sentiberago bihurtzen naiz. Eta desiratzen dut berriro ere, aitite, bere kotxean ikastolara nire bila joatea, etxera eraman, sofan etzanda nagoela osabaren edredoiaz estali eta bazkari garbi bat prestatzeko.

Gaixorik nagoenean helduegi sentitzen naiz. Bakardadea nire ohean sartzen da, hitz egiten hasten zait, eta nik ezin ditut belarriak tapatu. Esaten dit nagusi izatea babesgabe egotea dela. Guraso edo aitite-amamaren laguntzarik gabe, zaintzarik gabe. Heldu izatea "bat" bilakatzea da. Noizean behin beste "bat" batzuekin erlazionatzen den "bat"a. Haurtzaroa atzean uztea, bera ezagutzea dela esaten dit bakardadeak, eta besarkatu egiten nau.

Goixorik nago gaur. Eta nire gelan nago, bakarrik, ohean botata. Lo egiteko gogorik gabe, baina ohetik altxatzeko indarrik gabe... zorionez, ni ez naiz gehiegitan gaixotzen.


?

? 2008-12-09 11:51 #1

Niri ere antzera gertatzen naiz eta eskerrak ez naizen sarritan gaisotzen den horietakoa... bestela guztiz eta bizitza osorako deprimituko nintzateke...<br>

Sugoi

Sugoi 2008-12-09 22:46 #2

Ba, nire amamak esango lukeenari kasurik egin gabe (mal de muchos, consuelo de tontos), eskerrak ez naizen bakarra, uste nuen complejo peter pan delako hori edukitzen hasia nintzela... :)<br><br>Eta urteberrirako nire lehen desira... osasuna! Ze tipikoa ezta? Orain badakizue zergatik...<br>


Utzi iruzkina: