haizeak eramanak

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-12-19 13:02
1

Norabide zehatzik ez duen galernak
airean mantentzen gaitu urduri,
atzera eta aurrera, ezker eta eskuin,
balantzaka gabiltza helbururik gabe,
hegan haizearen indarrez,
zorabiatuta lurra ezin ukiturik.

Ez dakigu zerk ekarri gaituen hona
edo zergatik gauden egoera honetan,
hemendik irteteko bidea eta modua ere,
lasaitasuna lortzeko era, ez dugu ezagutzen.

Zentzuak, arrazoiak, saiesbideak...
horien guztien bila dihardugu,
ez daukagu buruan beste kezkarik.
Baina ezer aurkitzekorik ez dago.
Halere gu ez gara ohartzen,
edo ez dugu ohartu nahi,
ez dugu onartu nahi.

Oinez, hegaldiarekin amestuz,
eta hegan, lurrean zutik iraun nahian.

Oreka, ziurtasuna, kontrola...
behar al ditugu zentzubako kontzeptuak?

Zeruan hegaka ibil gaitezke...

Ez al da polita paisaia hemen goitik begiratuta?
Ez al da bista ederra?
Begiratu itsasoa, mendiak, hain txikiak dirudite, hain handiak dirudite...

Zentzurik behar ez duten zentzumenek espektakulu ikaragarria eskaintzen ari zaizkigu.
Begiratu, entzun, usaindu, nabaritu, sentitu...
haize hotza, alturak, txori bidaiariak, urruneko belardiak.

Noiz jakingo dugu zenbat gauza suntsi ditzakeen arrazoiak?
Noiz ezagutu zentzumenek munduan egoteko tresna izateaz haratago daukaten baliagarritasuna?
Noiz ikasi disfrutatzen?

indezent

indezent 2007-12-19 20:32 #1

badaezpada banoa,
hegaka ez bada ez noa,
hegaka ez bada ez noa
ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira
energiak lur-jausira narama,
nie neu ere nergia banaiz
lurrean betirako idatzirik geldituko naiz,
elektrizitatea banaiz,
elektrizitatean banaiz
lurrean idatzirik geldituko naiz.

Zea Mays

Hauxe ekarri didate burura zure hitzek...

Utzi iruzkina: