Kategoria: estetika
Egun batzuetan Lorea Agirre itzartu eta esaten dut: euskara feminista izango da edo ez da izango. Hurrengoan, ostera, Fermin Etxegoien itzartu eta: euskara putakumeena izango da edo ez da izango. Ai ama! Eskerrak Kuraia taldeak aspaldi esan zuela: “Ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin”. Eta horra hor, non topo egiten dudan Dabid Anautekin eta bere eklektizismoarekin: Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea e...
Idazkera hasieratik beretik lotua egon da pinturari. Errepara diezaiogun txinatar poesia klasikoari (Du Fu, Li Bai...). Ideogramazko errenkada eta zutabe simetrikoak ziren olerki haiek, oreka estetikoan eta irudien lirikan hein berean funtsatuak. Gaur egunera arte iraun du kaligrafiaren arteak Asiako sortaldean, gogoak askatzeko bide gisa.Sarritan ahazten dugu idatziaren estetikotasun hori; edo, onenean ere, estakuru gisa erabiltzen da, arrazoibide bihurriak hauspotzeko (hitz-elkartuetako marratxoen auzian, esaterako). Hala ere, komeni da lantzean behin gogoratzea testu idatziak, aurrenik e...
Norabide zehatzik ez duen galernakairean mantentzen gaitu urduri,atzera eta aurrera, ezker eta eskuin,balantzaka gabiltza helbururik gabe,hegan haizearen indarrez,zorabiatuta lurra ezin ukiturik. Ez dakigu zerk ekarri gaituen honaedo zergatik gauden egoera honetan,hemendik irteteko bidea eta modua ere,lasaitasuna lortzeko era, ez dugu ezagutzen.Zentzuak, arrazoiak, saiesbideak...horien guztien bila dihardugu,ez daukagu buruan beste kezkarik. Baina ezer aurkitzekorik ez dago.Halere gu ez gara ohartzen,edo ez dugu ohartu nahi,ez dugu onartu nahi.Oinez, hegaldiarekin amestuz,eta hegan, lurrean...
Txikitako uneak gogora ekartzen dizkidan musika belarrietan, bolumena topera, kaskoak puxkatzeko haina. Dena pasatzen da ziztu bizian begien aurretik, etxe bat, beste etxe bat, agure bat eta atso bat besotik helduta, ospitalea... denak zorabiatzen nau, diapositibak bailiran, etengabeko irudi aldaketa. Hori dakar bidaiatzeak, lanetik etxera soilik bada ere.Autobusetik jaitsi eta segituan okertu dut gorantz burua, eta begirada ilargira zuzendu, momentu horretan bertan nau harrapatu. Inperfektua zegoen, ez zuen zehazka itxura, ez gazta borobilaren itxura ere, eta zirkunferentzia erdiaren antzi...
Zenbat aldiz entzun ote dugu benetan garrantzia duena barnea dela? Zenbat aldiz aipatu guk geuk topiko hori, berarengan apenas sinistu gabe? Kaletik goazenean, eraikuntza politetan fijatzen gara, mendira igotzen garenean liluraturik begiratzen dugu tontorretik ikus daitekeen paisaia, gauetan itsasaldeko paseoa argitzen duten farolek gatibaturik bihurtzen gara... mundu guztiak ditu zinea, literatura, musika, pintura, eskultura, arkitektura eta abarren inguruko iritzi, inori ez diozgu entzungo esaten, ez dakit hau gustuko dudan, ez daukat horren gaineko usterik, ez, horrelakorik ez dago mundu...
Webgintzan ari direnen artean, Bilboko estudiorik kreatiboena, aktiboena eta oparoena Vudumedia da. Bost lagunek osatzen dute 2000. urtean sortutako estudio hau: Karramarro, Paulo, Romerales eta Emilio errobota (beste egunen batetan arituko gara hauei buruz); eta jadanik sariren bat irabazi dute. (Bilatu "papel continuo"). Neurri batean beraiei esker bilbotarrok hiri moderno batean bizi garela uste dugu, zeren eta beraien aktibitatea ez da mugatzen sareen sarera, kalea ere bihurtu dutelako beraien artelanen euskarria.Vintage kutsua dute egiten duten geiena, estetika retroa aukeratu dute, um...