MEN SANA IN CORPORE SANO
Zenbat aldiz entzun ote dugu benetan garrantzia duena barnea dela?
Zenbat aldiz aipatu guk geuk topiko hori, berarengan apenas sinistu
gabe?
Kaletik
goazenean, eraikuntza politetan fijatzen gara, mendira igotzen garenean
liluraturik begiratzen dugu tontorretik ikus daitekeen paisaia, gauetan
itsasaldeko paseoa argitzen duten farolek gatibaturik bihurtzen gara...
mundu guztiak ditu zinea, literatura, musika, pintura, eskultura,
arkitektura eta abarren inguruko iritzi, inori ez diozgu entzungo
esaten, ez dakit hau gustuko dudan, ez daukat horren gaineko usterik,
ez, horrelakorik ez dago munduan. Beraz, estetika, gizartean dago, gure
artean dago, are gehiago, gizakian dago, eta nire ustez, beti egon da
(dena den ez naiz historialaria, erratuta egon naiteke...).
Irudiak
garrantzia du guretzat, uste dut hori ezin uka daitekeela, irudiak
zerbait edota norbait a priori eta gainetik ezagutzeko aukera ematen
digu... bueno, ezagutzeko aukera ez, baina izan daitekeenaren gaineko
ideia bat eman diezaguke, askotan oker bagaude ere. Epaitzeko jaioak
gara, jateko orduan janaria begitik sartzen bazaigu gehiago animatzen
gara, eta harremanetan berdina gertatzen da, epaitu egiten ditugu
ezagutu berri ditugun pertsonak, edo soilik ondotik pasatzen direnak.
Justua da, ez da justua? Batek daki, baina egiten dugu, eta ez dago
besterik.
Esan beharrik ez dago ez dudala kanon unibertsaletan
sinisten. Fisikoak guretzako garrantzia duela esaten dudanean ez dut
esan nahi neske txokolate tabletadun mutilak nahitahez atsegin behar
dituztenik, edo mutilei hanka kilometrikodun neska pinpirinak gustatu
behar zaizkienik, inolaz ere. Erabaki askea da nire nahia, ezinezkoa
dela pentsatzen badut ere, gizarteak, sistemak, esaten baitigu zer izan
behar dugun gogoko. Baina betidanik esan izan da gustoen gainean ez
dagoela ezer idatzia, beraz, bakoitzak begiratu diezaiola nahi duen
koadro, eraikuntza, liburu, pelikula edo gorputzari. Dena den ez da
itxura fisikoa ezaugarri estetikoen bilduman parte hartzen duen faktore
bakarra, izaera bat ezagutu gabe, hitz egiteko erak, janzkerak, keinuek
eta hauen atzean jarraitzen duen zerrenda luze batek ikaragarrizko
garrantzia izan dezakete.
Dudarik gabe, elkarbizitzarako
garrantzi handiagoa ematen diot nik barneari, gogoari, izaerari, lehen
aipatutako guztiari baino, baina gauza bakoitzak badu bere esparrua
bakarka jakotu nahi izatekotan. Nik ez dut nire ondoan buru huts bat
nahi, aspertuko nintzateke bakarrik hitz egiteaz, ez ninduke beteko, ez
nintzateke gustura biziko. Begiratzeko, begiratzeko berdin zait ze
izaera duen, gehiago esango nuke, nahiago dut ez jakin, xarma kentzen
duelako, gorputz erakargarri baten atzean intelektual bat gordeta
egoteko aukerak ere badu bere morboa, zergatik ez, eta hobe misterioa
mantendu fisiko eder horri galdu behar ez zuena kendu baino.
Hori
bai, gauza bat argi utzi nahi dut, intelekto izugarri batek edo
hamarreko gorputz batek jazkera eta keinu egoki eta guzti, ez dute
ezertarako balio edozein gautan txortan egitea baldin bada nahi duguna.
Azken finean, sexuan experientziak, jakituriak eta interesak balio
dute, eta ez beste ezerk.
Hala ere, nork esango lioke ezetz
mutil edo neska katxarro, interesgarri, azkar, intelektual eta gainera
ohean primerakoa den bati? Nik behintzat ez... txorakeria litzateke
nire aldetik!!!
Men sana in corpore sano (y si folla bien mejor que mejor!!!)
Iruzkinak
ikarotxo 2007-09-29 01:04 #1
Txorta kontutaz ari garela:
1.- Neska/mutila INTERESGARRIA bada, ummm.
2.- Interesgarria izateaz gainera primerako GORPUTZA badu, ummmmm.
3.- Interesgarria, gorputz bikaina eta TXORTAN primeran egiten duena, ummmmmmmmmmmm.
4.- Interesgarria, gorputz bikaina, txortan paregabea eta gainera EUSKALDUNA, ummmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmm (bihar arte jarraitu dezaket m-ekin).

opositivo 2007-09-29 03:43 #2
Aspaldi ez nuen nire deskribapenik irakurtzen ;). Nahiko ondo geratu zaizu. Hala ere azkeneko parraforarte dudan egon naiz.

Eskerrik asko!
Sugoi 2007-09-29 09:45 #3
Jajaja, baina zelako aurpegi gogorra daukazun zuk!!!

opositivo 2007-09-29 19:29 #4
Aurpegia bai, horixe izango da... :D :D :D
Utzi iruzkina: