Estetika

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-05-19 08:37
1

Egun batzuetan Lorea Agirre itzartu eta esaten dut: euskara feminista izango da edo ez da izango. Hurrengoan, ostera, Fermin Etxegoien itzartu eta: euskara putakumeena izango da edo ez da izango. Ai ama! Eskerrak Kuraia taldeak aspaldi esan zuela: “Ni ere jaio eta hilko naiz nire kontraesanekin”.

 

 

Eta horra hor, non topo egiten dudan Dabid Anautekin eta bere eklektizismoarekin:

Euskara normalizatzeko edo berreskuratzeko formulen edo proposamenen artean, askotariko aukerak ditugu: hizkuntza-ekologian edo paradigma ekologikoan oinarritzen direnak, estatu bat izatea ezinbesteko jotzen dutenak, gakoa hizkuntza-komunitatea trinkotzean jartzen dutenak, hizkuntzarena ia kontu edo auzi estetiko hutsa dela diotenak, gure arazo osoa -eta irtenbidea, noski- komunikazioan edo diskurtsoan kokatzen dutenak, Fishmanen eskailera igo nahi dutenak, literatur eta kultur produkzioa giltzatzat hartzen dutenak, ...

Bada, nire ustez behintzat, horien guztien arteko sintesia izanen litzateke formularik egokiena. eta badakit ez dudala deus berririk asmatu. Baina segi dezagun hariarekin. Esan bezala, hizkuntza hautatzeko garaian erabakia alde batera edo bestera eramanen duten faktore ugari dago, egoeraren eta hiztunaren arabera pisu handiagoa edo txikiagoa izanen dutenak: balio etikoak, presio soziala, legea, harreman-sarea, norberaren gaitasuna, balio estetikoak, komunikazioaren eraginkortasuna, balio pragmatikoak, jarrera politikoa, diskurtso sozial nagusia ... Hizkuntza normalizatuko badugu, ziur asko horietan denetan eragin beharko dugu, eta faktore guztiak edo gehienak, neurri batean behintzat, euskararen alde jartzen saiatu beharko dugu. Ospitaleratu zaituztenean euskaraz egin nahi baduzu, esaterako, alferrik izanen da hizkuntza-ekologiaren oinarri guztiak barneratuta izatea, sendatu behar zaituen mediku eta erizain guztiak erdaldunak baldin badira; alferrik diseinatuko dugu hizkuntza-planik edo hizkuntza-legerik ederrena, herritarrek euskararekiko gutxieneko atxikimendurik ez badute; alferrik izanen dira hizkuntza-eskubideak, hiztunak euskaraz deseroso eta sufrituz aritzen badira; alferrik ...

Horrekin zer esan nahi dugun? Bada, planteamendu edo formulazio teoriko-praktiko guztiek dutela ziur asko beren egiaren eta arrazoiaren puska, eta osagai guztiekin osatu beharko genukeela euskararentzat errezeta osoa eta erabatekoa. [..] Badakit ume inuzente baten ametsaren tankera duela ideiak, eta esatea egitea baino askozaz ere errazagoa dela; baina zer eginen diogu, hala iruditzen zait niri.

Eta zer gura duzue esatea! Jon Benitok ere esaten du: auzi estetikoa ere bada! Eta, nire ustez, orain arte baino arreta gehiago merezi du horrek.

 

#KulturaZientifikoaren 2. Jaialdia, Zientzia.net-en

2014-05-24 16:06 #1

<p>&nbsp;Erabat ados. Izan ere, harritu egiten naute ikuspegi bakarrean kateatzen direnak. Euskarak aurrera egiteko abiapuntu eta praktika guztiak beharko ditu. Egia da guzti horiekin tetris eraginkor bat atontzea zaila delabaina ez dut ikusten beste biderik.</p>

<p>&nbsp; Bide batez, gogoeta honek berdin berdin balio du euskalkia-batua afererako. Biak dira beharrezkoak eta osagarriak, bakoitza dagokion une eta testuinguruan.</p>


Utzi iruzkina: