AMAZULO AITAZULO

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-05 09:36

 

Ume ugerra, ez zara ba zeure kasa ibiliko bost minutu, sikiera. Hortxe daukagu sabelean neroanean baino txarrago, gerrirari pega-pega eginda. Zorrizto halakoa!

 

Makina bati gertatzen zaio, aitatxo-amatxoren ondotik ezin ihes egin, ezin aldendu ezta bost zentimetro ere, aitatxo-amatxoren babesik gabe ezer ez dela geratzen da. Traumatikoa edo patetiko gertatzeraino batzuetan.

 

Gurasoen makulu gabe galtzeko beldurra du koittaduak. Mendira gurasoak lagun eta makulu zituela joan zela gogoratzen du, eta orain, berriz, bidea bakarrik ezin egin, ezta bost metro ere, gurasoak kate bihurturik.

 

Galdetuiozu zer edo zer umeari eta ez du berak erantzungo, aitatxok eta amatxok baino.

 

Zer nazka!


Utzi iruzkina: