Adierazkorra da oso zuen morroskoa, zioskun hautzaindegiko umezainak. Egia. Erorita koskorrekoren bat hartzen duenean negar anpulu handi bi irristatzen zaizkio masailetan behera munduaren akabera balitz bezala. Umore onekoa dela esango nuke, hala ere, irri-sinpatiko natural-naturala baitu, jende arte ezezagunean sartu eta gorantz burua jiratuz begiak barrez barrez jartzen dituenean bezala. Hemen nago ni diola ematen du. Bere adierazpenen artean badu bere-berea den bat, askotan errepikatzeagatik bere keinutzat jotzen duguna: lepoa altxatzen du, behin birritan hirutan...
Ez ditut feministak gorrotatzen, ezta feminista horiei ezin ikusia dietenak ere. Aitzitik, azken hauek ulertzen ditut. Eta haiek ez hainbeste. Oraintsurarte ospitaleetan erditzea luxua zen, gaur, berriz, bizi zaren etxean erdi zaitezke, eta aukeran duzu, komunean, sukaldean, telebista-dvd-home-zinema ta guzti ere.… hainbat abantaila omen daukazu zure eskura. Hau mauka. Erditze naturalak etxean egiteaz kexatu denik ez dut ezagutzen. Kuriosoa. Are kuriosoago, harrotu ez denik ez dut ezagutzen. Mendiarekin gauza bera gertatzen zait niri, sekulako aldapak dauzkan me...
Inbidia sanoa naturazale izan eta gailur antsian bizi ordez -aspaldiko ingelesen antzera- etxeko sofan presarik gabe irakurketa estentsiboak eta ibilaldia ondo prestatu ostean etxetik ateratzen zirenei, Willifog eta konpainiari. Larunbateko ilargi eklipsea ikusteko irrikitan direnei ere bai, inbidia sanoa diet, umeei, gurasoei, eta ume-guraso interesatuei batez ere. Ez da eklipseagatik beragatik, ez baitut ez tresnarik behar bezala ikusteko, ez pazientziarik ere astronomiaren kontzeptu oinarrizkoak neureganatzeko ere. Gehien interesatzen zaidana, ordea, horrek guztiak sortzen duen irr...
Burua hegaz joaten zaigu sarri, pentsamentuen haritik tiraka segi eta segi ez dakigula nora, hasierako motibazio zein zen zeharo ahaztuta. Zertan ari zara? Zer kabilatzen? Zer dabilzu buruan? –galdetzen dizu planeta honetara ekarri nahian ondoan duzun lagunak. Gure eskola garaian itargian egoten ginen, Valentzian edo. Kosta egiten da lur hartzea. Are gehiago ume bat bere kasa pentsakor ikusten duzunean, ezin jakin zein hegalditan dabilen, zein hizkuntzatan edo kodigotan ari ote den. Euskaraz, sintaxi unibertsalaz, sintaxirik gabeko apetazko gramatika unibertsalaz, …? Zein erreferentz...
Umea sehaskaratu bezain agudo afaldu ohi dugu andrea eta biok, egunaren gorabeherak errepasatzen ditugun bitartean. Atzoko entsalada olio-gatz-ozpinekin konpontzen gatxa egin zitzaigun. Afari arinak egitea komeni dela jakin arren, dentsitateaz kezkaturik ginen, euskaldunenaz, noski, bitik bat (2/1) euskalduna dagoen aniztasunean hamarretik bira (10/2) jaisten dela gure herriko hainbat tokitan kontuan hartuta: eskolako jantokian, lehen platerean euskaraz, bigarren eta postrean, gaztelania; haurtzainak umeei euskaraz, baina euren artean erdaraz; jantokiko zaindarietan erdara garbi-garb...
Askoren gustuko gaia izaten da etorkizunean izango dugun gizarte tipologiaren zernolakoak argitzea, eguraldia asmatzea gaur egun zientzia peto-petoa bihurtu den gisa berean. Gaur hegotik jotzen du, beraz bihar …Apartak garela ezin ukatu. Badira batzuk oraindik gertakizun dena gertatutzat jotzen dutenak, pausu bat aurretik beti. Bitarte horretan, bi irabazpide: bata unean-unekoa zahartzat jotzea; bigarrena, aurretiaz bere burua prestatzea datorkeenari buruz. Javier Elzo soziologoak bertan goxo egin du elkarbizitzari buruzko ikerketen ondorioak ematerakoan, elkarbizitza eta m...
Soziologo batekin Euskal Herriko jaiotza tasaz ari nintzen berbetan telefonoak jo duenean: "Tio egin zara, zorixonak" ziostan eztitsu ahots ezagun batek. Danelen etorrera tabernariarekin konpartitzekotan egon naiz, halako berririk ezin izaten baita disimulatu. Baina, zuhur eta tamalez, poz hori zeurea dela konturatzen zara, lekuz kanpokoa dela besteenganatzea, are gutxiago erditzerik bizi izan ez dutenen artean. Azkenean, elkarrizketaren ildoari jarraitu diogu eta geurera, mundukonpontze ariketan jarraitu dugu, lagunak hauxe esan duen arte: "Euskara...
Aurreko udan Mikel semeak lau urte bete zituen, eta kandelei putz egitean, andreak eta biok esan genion: -Laztana, eskatu desio bat. Ea, zer eskatu duzu? Eta umeak poz betean begiratzen gaitu eta diosku: Playstation bat edo… anai-arreba bat. Andreak eta biok elkarri begiratu eta esan genion: “ Playstationa laurogei mila ditun/k, barriz!” Beraz ba, bikotetxoaren bila joan ginen. Jakin izan banu, andrea bera bakarrik joango zen. Ikaragarria da zein azkar geratzen den haurdun emaztegaia, eta norberaren emaztea, berriz, zelako lanak ematen dituen. Egia da! Hilabete daroazu neska batekin irte...
Inork ez dugu adindu nahi, eta ez gara konturatzen seinale ona dela zahartzea, asko zahartu baino lehen joaten direlako. Zuberoako gazteen artean entzuna nago, aspaldi, Biba zaharrrak! Hegoalde honetan horrelakorik ez dago, deus ere. Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste? Badugu barruraino sartua gaztetasunaren mitifikazioa: 80 urte eta gazte egotea , 40 urte eta 20koaren pare, 20 urte izatea eta 15ekoaren umekeriak egitea (txepetxak baino buru gutxiago izatea...), 15ekoak 5 urtekoarena egitea... Lagun batek kontatua dakit 70 urteko batek ...
Argiak itzaltzeko deia egin zutenean apenas kasurik egin ei zion jendeak, erromantiko eta gaztetxo batzuk kenduta. Gauez ibiltzea ez da, gaur, ilunpeak besarkatuta kalez kale ibiltzea, ikusmenik gabe ia aurrera egitea, radarra martxan, hatzamarrak tentu, eta belarria erne. Bazuen xarmarik, ezin ukatu Nonbait, jada ilunik ez du maite inork, ez lizunkerizko bikote gaztetxoak, ez mozkor galduak, ez lapur txikiak. Xelebre gotiko horiez gain, mozolo eta saguzaharrek baino ez dute iluna aldarri egiten. Entzungor guk. Baina begi bistan ibiltzea ere ez dugu gehieg...
Ikusita zein ume jokatzen dugun sarritan, eta zentzudunegi noizean behinetan, umetasuna helduaroan zelan islatzen den agertzea da blog honen asmo nagusia, barruko umea itzartzea edo lokartzea, segun eta. Trastaden atzean umeak edo heldu ustekoak gauden ikusiko dugu. Umeak iturri izango dira eta aitzakia, zu eta neure buruaz hitz egiteko, bai bainaren relatibitatea eten barik aplikatu guran.