Kandelaren argia
Argiak itzaltzeko deia egin zutenean apenas kasurik egin ei zion jendeak, erromantiko eta gaztetxo batzuk kenduta.
Gauez ibiltzea ez da, gaur, ilunpeak besarkatuta kalez kale ibiltzea, ikusmenik gabe ia aurrera egitea, radarra martxan, hatzamarrak tentu, eta belarria erne. Bazuen xarmarik, ezin ukatu
Nonbait, jada ilunik ez du maite inork, ez lizunkerizko bikote gaztetxoak, ez mozkor galduak, ez lapur txikiak. Xelebre gotiko horiez gain, mozolo eta saguzaharrek baino ez dute iluna aldarri egiten. Entzungor guk.
Baina begi bistan ibiltzea ere ez dugu gehiegi maite, eta argitan seguruago sentitzen gara. Asko jota, argi-ilunetan zehar goaz aurrera, nola ez dakigula ere.
Gure ume aparejuak ere bai. Iluntasunaren atea sumaturik, kieto, harantzago ez du nahi izaten, barre zantzurik ez, eta onenean eskutik helduta egingo lioke bisita ilunari. Zer ote dago ilunaren baitan? Onik ez, agerian.
Santurtzi aldean bariku goiza zelarik, haize ufada oker batek itzalpean utzi zuen Joxemiren kandela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: