Evaristok ze izen jarri ote dio bere seme-alabei? Sotila eta ohikoa, euskalduna edo erdalduna, barrokoa edo modernoa, ulergaitza edo ulerterraza, aitita-amamarena edo atzerrikoa… Jakina, Evaristo diodanean, estima diodalako diot, eta jada, horrelako izenik ikusten ez delako gure gazteenen artean. Izan ere, zer gertatzen da izenekin? Hain garrantzizkoa al da? Zu zeu, gustura zaude zeure izenarekin ala jarria dizuten edota zeure buruari jarritakoa (blogariak lantxerik) nahiago duzu ez-izena? (Nik neuk ponte-izena fosila legez gordetzen dut, karnet eta holakoetan) Egia esan aitita...
Gogoan dut ez dakit zein komikilarirena izango zen, artean punkiak inguruotan errotuago zeudela, punki baten irudia: kanuto bat liatzen parke bateko bankuan, jaka beltz iltzeduna eta bota militarrak jantzita zegoela. Agurea zen, ordea. Agurea, belarritakoak eta gangartxoa pittin bat apaldua zituela, baina punkia. Ezagutzen duzue irudia? Itzela. Askoren ahotan zebiltzan, noiz arte ibiliko ote ziren horrela, hori moda burgesa baino ez zela eta abarrak esanaz, batez ere fede gutxi zietenak. Etorkizunik ez zegoela, eta ia etorkizunean zer bilakatuko ote ziren ere botatzen zuten mihi-ga...
Izugarrikeriak ikusteko eta entzuteko eta leitzeko ez da urruti joan behar, (g)izaki izugarriak bizi eta bazkatzen duten habiara jo besterik ez. Beldurrezko ipuinetan agertzen diren pertsonaien antza hartzen dutela esango nuke, hain barneratua baitute kontatu beharrekoa, bizi izan dutela dirudi: bizar itsusi baten jabe antiojo zahar handi beltz gorputz lodikoa da horietariko bat, maitagarri izatetik urrun dabilena, osin beltzetan murgil eta azterka beti. Baina herenegun, inpreñuko leizetik, ohi duen gisan, barrabaskeri ugari esatearekin bat,(Sacamantecasek gixajoa dirudi&n...
Bi kilo eskas izan zituen jaioberritan, gaur, berriz, ... Medikuarenerako bisitak sarriak izan genituen hasieran, batez ere pisu neurri ofizialetik behera zegoela. Ez zen larritzeko konturik baina medikuaren jarripenak erne egoten laguntzen zuen, asterik aste pisatu beharra, ondo jaten ote zuen ardura hartzen genuen, ganoraz elikatua egon zedin ahalegintzen ginen guztiok, bai mediku eta bai gurasook. Medikuen zereginen artean beste bat zen, etikaren logikak horretaratuta, eta jaioberrien inozentzia garbia eskutik. Zaharrago eta txarrago dio esaerak, izan ere, holaxe da, tamalez...
Konbentzituta nago. Barregarriak gaituk/n, gero.Zenbat aho handi gabiltzan matraka beroan eta ezer asmatu barik: nik uste dot, nik pentot, nik neuk, neure ustean, jokatu nuke atzamar txikixe … eta ezeri antzik harrapatu ezin. Gaur egun ez baita jakintza eskatzen, ausardia baino. Beste batzuek esaldi buztanean irmotasuna txertatzen dute, ordea, zenbat eta gehiagotan esan orduan eta konbentzituagoak daudela ematen du, konbentzituta nago. Eurek esan eta eurek sinistu.Eguraldi partean konbentzituta nagok lekurik ez badu ere, iragarpen konbentzituak egiten dituztela konbentz...
Badut lagun bat, gaztetako laguna izana, orain zeharo galduta dabilena, zintzilik, zeharo jota. Ikusi behar da ze begiratu izaten duen, izerdi batean, felizidade betean esango nuke nik. Engantxe izugarria die kontzertuei. Kontzertua datorrela eta zoroen pare ibiltzen da bezperatik jada. Besterik ez buruan, telefono dei piloa kolegak topetako, autoan cda buelta eta buelta (los cachitos de hierro y cromo, hasta que se gasten, yeh, yeh, Kikoren antzera ); sarrerak-eta lortzeko John Cale handiarenean gisara, bazter guztiak nahasi behar, aizu. Itzela da, Takolo, Pirritx eta Porrotx-en ...
Hagin bat, txatxurtxoa, ageri zaio ume ugerrari, beheko ezpainean, erdi-erdian. Hazita du, ordea, eta itxura barregarria dauka, benetan. Umearen amamak hain itxura barregarria zuela ikusita derrepente esan zuen: «Aitita Malutako ematen du». Ein? Aitita Malutako? Grazia egin zidan izenak. Baina zein da ba Aitita Malutako? «Mendixen bizi dan agure zaharra, bizar zurixe, pipan erretzen dabena» -barrezka baten eurek- adar jotzen balebiltza legez. Etxera joan eta amaraunean azterka hara non agertzen den, Malutako Atsoa izeneko ipuina, Errose Bustintza mañariarrak idatzitakoa. Zer ez ote z...
Adio egiten ikasi du mutikoak. Besoa gora eta atzamar ttikiak batu eta zabaldu ari da. «Adixo, adixo…». Hunkigarria. Umeak hazi, hezi, eta gero ezin ikusi. Horrelaxe ei da ume hazkuntzak guraso edota ama-aita pontekoei ematen dien ordaina herri esaera zuhurraren arabera. Aditz-ekintza bakoitzaren osteko astuntasuna markatu dit kakotxak, komak, inoiz baino gehiago. Eten astun esanguratsua da, deskripzio hutsean ari arren. Atera kontuak zer ez den izango haztea eta heztea.Nekosoa guztiz. Orain garena izateko ze lata eman ote dugun, eta, noski, ematen diguten ez dugu ukatuko. Zer...
The Indezents-ek ziostan atzo Euskal Herrian ugari direla gizaki izugarriak. Esate baterako hauxe? Edo beste hau izugarriagoa da? Zapatuan izango den manifestazioko argazkirik ez dut. Izugarriena ote litzateke? Bakea batzuetan beldurra besterik ez da.
Amesgaiztoren batek esnatu du umea bart. Don Bildur izan da, arean baten. Horrekin bizi behar, amigo. Lagun handia da, izan ere, ausartegiarentzat beldurra, eta ume izuarentzat uxatu beharreko pieza, berriz. Beldurra eta ikara aitzakia, Gasteizko Sokaren Etxean erakusketa dotorea jarri ei dute: umeak izutzeko pertsonaiak bildu dituzte bertara, baina nonbait erdal jatorrizkoak nagusitu zaizkie, Sacamantecas eta enparauak. Izugile (sic) euskaldunak, berriz, inguma, ahaidea eta intxixua dira, eta erdal izugile haragizkoen aldean, gureak, euskaldunak iluntasunaren, zehaztugabetasu...
Ikusita zein ume jokatzen dugun sarritan, eta zentzudunegi noizean behinetan, umetasuna helduaroan zelan islatzen den agertzea da blog honen asmo nagusia, barruko umea itzartzea edo lokartzea, segun eta. Trastaden atzean umeak edo heldu ustekoak gauden ikusiko dugu. Umeak iturri izango dira eta aitzakia, zu eta neure buruaz hitz egiteko, bai bainaren relatibitatea eten barik aplikatu guran.