Umekeriak

Umetasunaren txinparta helduaroan

Birjinitatea galtzea lakoxea da ume batentzat berbetan hastea, izan ere, lehen berba -ofiziala- ahoskatzea gehien maite duenarentzat izan ohi dela diote. Aita, ama, amama, zaintzailearena, agua, ... Ez ustekoak izaten dira, ez pentsa!  Arnaldorena kasu. Itxura batean, zenbait mizkinek gutxitxo iritzi zien Arnaldok ahoskatutako berbei. Behin berbetan hasitakoan ez dago bueltarik, hortik aurrera -onenean- umea bizitza osoan berbaz komunikatuko da, batez ere, bestelako komunikatzeko tresnak, keinuak, mainak, protestak, ostikoak, txatxamurkak eta abarrak apurka-apurka mehetu...


Ume umetatik ohitura dugu, atzamarra ahora eramateko. Jaiotzetiko erreflexua omen da esku-ahurrean jarritako guztia atzitzea. Atzipen-erreflexu omen da.Urte parrasta behar ei dugu erreflexu ekintza hori alboratzeko, atzazkal jaleok ez dugu erreflexu (bizio) hori oraindik gainditu. Badira bestelakoak ere, baldintzatua eta ez baldintzatua, batean estimuluek eraginda erantzuten dugu, bestean heldutasun fisiologikoaren ondorioz erantzun ohi dugu. Gaur egun, zoritxarrez, inoren huts, akats edo pitokeria nabarmenaren aurrean, erreflexuz jokatzen dugu. Baina, estimuluari...


AMAZULO AITAZULO

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-05 09:36

  Ume ugerra, ez zara ba zeure kasa ibiliko bost minutu, sikiera. Hortxe daukagu sabelean neroanean baino txarrago, gerrirari pega-pega eginda. Zorrizto halakoa!   Makina bati gertatzen zaio, aitatxo-amatxoren ondotik ezin ihes egin, ezin aldendu ezta bost zentimetro ere, aitatxo-amatxoren babesik gabe ezer ez dela geratzen da. Traumatikoa edo patetiko gertatzeraino batzuetan.   Gurasoen makulu gabe galtzeko beldurra du koittaduak. Mendira gurasoak lagun eta makulu zituela joan zela gogoratzen du, eta orain, berriz, bidea bakarrik ezin egin, ezta bost metro ere,&nbs...


 Ezaguna da zein petral gertatzen diren zenbaitetan umeak, euren atzetik ibili behar egun guztian zehar, egizu hau, zatoz hona, ixil zaitez, geldik egon hadi, ... Nekagarria eta astuna gertatzen dela ez dizut, beraz, nik ukatuko.  Izeko baten esana da, umeak lo direnean hormek ere atseden hartzen dutela. Argia du esanahia: egunaren jardunean, lanean eta abarretan, aurrera egingo baduzu hobe umea lo dagoenetan, zuk zeuk ere lo edo atseden hartzea, gauzak zuzen eta artez egin nahi badituzu.  Lehengo gauean, umeak lo ziren, artega baina lo, eta hormak atsedenean ziren. Gu ere b...


Cabezafuego argia

2
umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2006-12-22 09:56

Umekeria handia egin dudala blogarien artera sartzen? Horretarako da blog hau, umekeriak egiteko, eta asko lorrindu barik. Braust sartu naiz piszinan. Umekeriak eta nagusi-kontukeriak. Zein traje doakigun ondoen ikusiko dugu apurka-apurka, ez pentsa, beti berdin janzten garenik. Atzo, taberna aparte batean, ez ohiko atsedena egitea otu zitzaidan, autobusetik jaitsitakoan, Autobusarena ez da lo on-ona izaten. Ebakia eskatu eta, ohikoa, bakar antzean periodikuari heldu nion, berria hartu nuen. Eguena zen, eta joño, hau suertea, musika orrialdetara jo nuen zuzen-zuzenean, ia zer dakarren. Ha...


umekeriak 1456153434624

Ikusita zein ume jokatzen dugun sarritan, eta zentzudunegi noizean behinetan, umetasuna helduaroan zelan islatzen den agertzea da blog honen asmo nagusia, barruko umea itzartzea edo lokartzea, segun eta. Trastaden atzean umeak edo heldu ustekoak gauden ikusiko dugu. Umeak iturri izango dira eta aitzakia, zu eta neure buruaz hitz egiteko, bai bainaren relatibitatea eten barik aplikatu guran.