ATZAZKALAK ETA ESTIMULUAK
Ume umetatik ohitura dugu, atzamarra ahora eramateko. Jaiotzetiko erreflexua omen da esku-ahurrean jarritako guztia atzitzea. Atzipen-erreflexu omen da.Urte parrasta behar ei dugu erreflexu ekintza hori alboratzeko, atzazkal jaleok ez dugu erreflexu (bizio) hori oraindik gainditu.
Badira bestelakoak ere, baldintzatua eta ez baldintzatua, batean estimuluek eraginda erantzuten dugu, bestean heldutasun fisiologikoaren ondorioz erantzun ohi dugu.
Gaur egun, zoritxarrez, inoren huts, akats edo pitokeria nabarmenaren aurrean, erreflexuz jokatzen dugu. Baina, estimuluari erantzunez edo heldutasun fisiologikoaren ondorioz? Baldintzatua edo ez baldintzatua?
Politikari zurrun maskulinoen klaseak, umeen antzera, jendearen estimulua behar du, txalo zaparrada. Aspaldion, azken bederatzi hilabeteetan lehor zen estimulua, zoritxarrez, indartu egin da, errestan baitatoz ohiko erreflexu-erantzunak, umeen pare gabiltzan seinale. Betikokerian erortzen gara, atzazkalak jateari ezin utzita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: