BIRJINITATE OSTEKO BERBAK

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-09 12:31

Birjinitatea galtzea lakoxea da ume batentzat berbetan hastea, izan ere, lehen berba -ofiziala- ahoskatzea gehien maite duenarentzat izan ohi dela diote. Aita, ama, amama, zaintzailearena, agua, ... Ez ustekoak izaten dira, ez pentsa!  Arnaldorena kasu. Itxura batean, zenbait mizkinek gutxitxo iritzi zien Arnaldok ahoskatutako berbei.

Behin berbetan hasitakoan ez dago bueltarik, hortik aurrera -onenean- umea bizitza osoan berbaz komunikatuko da, batez ere, bestelako komunikatzeko tresnak, keinuak, mainak, protestak, ostikoak, txatxamurkak eta abarrak apurka-apurka mehetuz.

Eta txarrena da, guraso edo hurkoen kode beretsuan funtzionatzera behartuta ikusiko duela bere burua, gramatikaren eskema agertuko, ondorioz, akabo bestelakoak. Arrazonamenduaren lehen aztarrenak erabili beharko ditu umeak, ...  fini bere baitako bizitza surrealista. Fini birjinitate aurrekoa ametsa, fini gogokoen zituen hots guturalak, fini berea zen kode propioa.

Heldutasunerako hastapena berbaren bidean, nola ez, hainbat oztopo eta traba, hainbat funtzio eta egiteko, eta inoiz ezin lehengorik berriro dastatu, blog gutxi batzuetan izan ezik. 

Ongi etorri komunikazioaren mundu zitalera, eta klikatu behean!

http://www.youtube.com/watch?v=xxbbbL0Cw-M&mode=related&search=

 


Utzi iruzkina: