Kategoria: kodeak
Birjinitatea galtzea lakoxea da ume batentzat berbetan hastea, izan ere, lehen berba -ofiziala- ahoskatzea gehien maite duenarentzat izan ohi dela diote. Aita, ama, amama, zaintzailearena, agua, ... Ez ustekoak izaten dira, ez pentsa! Arnaldorena kasu. Itxura batean, zenbait mizkinek gutxitxo iritzi zien Arnaldok ahoskatutako berbei. Behin berbetan hasitakoan ez dago bueltarik, hortik aurrera -onenean- umea bizitza osoan berbaz komunikatuko da, batez ere, bestelako komunikatzeko tresnak, keinuak, mainak, protestak, ostikoak, txatxamurkak eta abarrak apurka-apurka mehetu...